Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

'100 días de soledad’ naturari buruzko film luzearen aurrestreinaldia

Gipuzkoa Naturaldiaren esparruan Principe zine-aretoan proiektatu da. Bertan izan dira José Díaz zuzendaria, José María Morales ekoizlea, Juan Barroso irudien muntatzailea eta José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatua. José Ignacio Asensio: “Edertasun naturaleko film existentzial honek gonbidatzen gaitu gogoeta egitera, errealitateaz jabetzera, eta garenaz eta gure ingurunearekin harremanetan jartzeko moduaz hausnartzera. Bakardadea eta natura funtsezko lokarriak dira norberaren esentzia aurkitzeko”.

2018·03·14


Gipuzkoa Naturaldia esparruaren barruan, atzo ‘100 días de soledad’ film dokumentalaren aurrestreinaldia egin zen Donostian; José Díazek zuzendu eta egin du; eta Wanda Films ekoiztetxeko José María Moralesek ekoiztu du. Filmak dagoeneko Jacson Hole zinemaldiaren errekonozimendua jaso du, naturaren inguruko filmen Oscarren mailako saria dena. Beste behin, Gipuzkoa Naturaldia aukera ematen digu gure gertueneko naturari buruzko film bat ikusteko estreinatu baino lehen.

 

Arratsaldeko 16:00tan prentsaurrekoa izan zen Aldundiko prentsa aretoan, non José Díaz, filmaren zuzendaria; José María Morales ekoizlea; Juan Barroso irudien muntatzailea eta José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatua izan ziren. Ondoren, arratsaldeko 19:00tan Principe zine-aretoan filma proiektatuko zen eta bukatzeko, solasaldia izan zen filmaren zuzendariarekin eta ekoizlearekin.

 

José Díazek bere burua filmatzen du Redeseko (Asturias) Parke Naturaleko txabola batean sartuta 100 egunez, inoren laguntzarik behar ez duela eta benetako mundutik eta bere aurrerapenetatik guztiz deskonektatuta. Ez du izango argindarrik, ez mugikorrik, ez telebistarik, ez ordenagailurik, ezta ordularirik ere. Giza eta natura, biak bakarrik.

 

Ingurumeneko Diputatuak azaldu du edertasun naturaleko film existentzial honek gonbidatzen gaituela “gogoeta egitera, errealitateaz jabetzera, eta garenaz eta gure ingurunearekin harremanetan jartzeko moduaz hausnartzera. Bakardadea eta natura funtsezko lokarriak dira norberaren esentzia aurkitzeko”.

 

José Díazen lehen esperientzia da zuzendari gisa, eta lan horretan zenbait adituren laguntza jaso du, hala nola Gerardo Olivares zuzendariarena, fikziozko zinemagintzan naturako filmazioak sartzen aitzindari izan dena gure herrialdean; José María Morales ekoizlearena, naturari buruzko filmen (Kantaurialdea, Guadalquivir, Planeta Tierra, Nómadas del Viento) Espainiako ekoizle eta banatzaile nagusia; eta Carlos de Hita soinu teknikariarena, naturaren soinuak jasotzen aditua.

 

Naturarekiko lotura Gipuzkoa Naturaldiak gazteekin lantzen ari den gaia da EKOHACKS topaketen bitartean. Honen inguruan Asensiok nabarmendu du Díazen esperientzia eta filmaren zabaltzea hausnarketarako deialdia dela. “Filmean ikus daiteke zenbaterainokoa den gaur egun naturarekiko dugun deskonexioa eta zein ondorio dituen naturan agintzen duten ziklo eta aroetatik urrun bizitzeak gure pertsona eta gizartearentzako”.

 

Gipuzkoa Naturaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako sormen kolektiboko ekitaldia da, Gipuzkoako Naturari buruzko kalitatearen dibulgazioa bultzatzeko eta publiko osoari zuzendua, han zuzen ere, naturari buruzko dibulgazio sortzaile eta erakargarria sustatzeko sortua, eta publiko osoari iristeko baliagarri izango diren kanal, diziplina eta formatu desberdinak erabiltzen dituena.