Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energiaren kontsumoa murrizteko informazio erabilgarria guztiontzat

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hobeto aterako litzaizuke ordutegia bereizten duen tarifa izatea?

Hobeto aterako litzaizuke ordutegia bereizten duen tarifa izatea?

Argindarraren salneurria ez da berdina guztientzat. Merkatu energetikoan dauden tarifa mota ezberdinek (prezio erregulatua - PVPC deiturikoa, merkatu librea, hileko prezio konstantea, etab.) eta gure kontsumoari buruzko informazio argirik ez izateak, gure kontsumoaren beharretara hobekien egokitzen den tarifa aukeratzea zaildu egiten digute.

Kontuan izan behar duzu, gai honetan adituak direnen arabera, ordutegia bereizten duen tarifara pasatzea onuragarria izango zaizula sakonuneko ordutegian egiten duzun kontsumoa zure kontsumoaren %30a baino altuagoa bada

Zer da ordutegia bereizten duen tarifa?

Ordutegia bereizten duen tarifak bi salneurri desberdin aplikatzen ditu bi ordu-tarteetan:

  • Puntako ordutegia (oinarrizko tarifa baino salneurri altuagoarekin).
  • Sakonuneko ordutegia (oinarrizko tarifa baino salneurri baxuagoarekin).

Bi denbora-tarteak aldatu egiten dira urteko garaiaren arabera:

  • "Neguan", garai hau udazkeneko ordu-aldaketatik udaberriko ordu-aldaketa bitartekoa izanik, puntako ordutegia 12:00etatik 22:00etara bitartekoa da.
  • "Udan", garai hau udaberriko ordu-aldaketatik udazkeneko ordu-aldaketa bitartekoa izanik, puntako ordutegia 13:00tik 23:00ra bitartekoa da.

Ordutegia bereizten duen tarifarekin, sakonuneko ordutegian jar ditzakezu etxetresna elektrikoak eta horrela dirua aurreztu dezakezu nahiz eta energia kopuru berdina kontsumitu.