Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hiri hondakinen gaikako bilketa, berrerabilera eta prebentzioari eta birziklatze industrialari buruzko ikerketa, berrikuntza eta zabalkunde bekaren deialdia ireki da

2016·10·12


Hiri hondakinen gaikako bilketa, berrerabilera eta prebentzioari eta birziklatze industrialari buruzko ikerketa, berrikuntza eta zabalkunde bekaren deialdia ireki da

Ikusita hiri hondakinen alorrak behar duen berrikuntza eta ikerlari gazteek behar duten laguntza, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak hainbat beka sortzea erabaki du, beken bitartez hondakinen alorreko lehentasunezko alderdietan ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio lanak bultzatzeko.

Ekainean, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ikerketa, berrikuntza eta zabalkunde bi beka argitaratu zituen. Lehena, hiri hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko eta gaika biltzeko arlora zuzendua dago eta, bigarrena, berriz, hiri-hondakinen eremuan ekodiseinuaren eta birziklatzearen ekosistema industrialera.

Bestalde, gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hirugarren beka baten oinarriak argitaratu dira. Hirugarren beka honen bitartez alderdi hauek landuko dira: elikagaien xahuketaren ebaluazioa eta haren aurkako borroka, sortzaileei bideratutako jarduketen garapena eta biohondakinen bilketa zabaltzeko mekanismoen garapena eta birziklatze industriala.

Informazio gehiagorako sakatu hemen