Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aldundiak Klima Aldaketaren aurkako gazteen foru iraunkor bat ezarriko du

Ingurumeneko Departamentuak interesa azaldu Klima Aldaketaren aurkako gazte foro iraunkor bat ezartzeko. Bertan, Gipuzkoan etorkizunean burutuko diren ekintzak landuko dira, gazteen ikuspegitik José Ignacio Asensio: «Gipuzkoan bada belaunaldi bat ulertzen duena eta prest dagoena lan egiteko planetaren alde eta klima aldaketaren aurkako borrokan» ‹Millenials›en lehen topaketan egindako txostenari esker, ondorioztatu da lau partaidetik hiruk ikusten dutela Klima Aldaketaren ondorioak hondamendia izan daitezkeela, eta 10tik 9k uste dutela ez gaudela nahikoa jabeturik

2018·04·16


Aldundiak Klima Aldaketaren aurkako gazteen foru iraunkor bat ezarriko du

Ingurumeneko diputatuak, Jose Ignacio Asensiok, beste bilera bat egin du unibertsitateko gazteekin urrian egin zuten lehen lanaldiaren emaitzak aurkezteko, Klima Aldaketaren problematika aztertzeko eta haien iritzi eta proposamenak lehen eskutik ezagutzeko. 80tik gora ikaslek parte hartu dute: EHUn eta Mondragon Unibertsitatean ikasten ari direnak. Jardunaldietan izan dira, orobat, Usurbilgo Lanbide Eskolan ikasten duten Lanbide Heziketako ikasleak ere. Ingurumen Departamentuak gazteen foro iraunkor bat ezartzeko interesa ere azaldu du. Klima Aldaketari aurre egitea da helburua, elkarrekin lantzeko Gipuzkoan etorkizunean burutu beharreko ekintzak gazteen ikuspegitik.

 

Aldundiak ‹Millennials eta Klima Aldaketa› jardunaldia sustatzen du, Klima Aldaketaren aurkako Borrokaren Estrategiarekin batera doan partaidetza prozesu batean. Agente publikoen, pribatuen, fundazioen eta elkarteen sentikortasuna bildu nahi da. Hor, gazteen ikuspegiak oinarrizko rol bat du. Ingurumeneko diputatuak esan duenez, «Gipuzkoan bada belaunaldi bat ulertzen duena eta prest dagoena lan egiteko planetaren alde eta klima aldaketaren aurkako borrokan». Hori dela eta, Ingurumeneko Departamentuak kontuan hartzen du talde hori orain eta etorkizunean. «ikuspegi gazte beharrezko hori zarete etorkizuneko Gipuzkoa diseinatzeko eta eraikitzeko.  Zuen ikuspegia jakin nahi dugu erabaki politikoak hartzeko». ‹Millenials›en lehen topaketan egindako txostenari esker, ondorioztatu da lau partaidetik hiruk ikusten dutela Klima Aldaketaren ondorioak hondamendia izan daitezkeela, eta 10tik 9k uste dutela ez gaudela nahikoa jabeturik

2015ean Parisen izan zen Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzaldian, gazteek leku berezi bat izan zuten «Gazteen eta Etorkizuneko Belaunaldien Eguna»rekin.  Ekimen honek aukera ematen die gazteei mundu mailan aurrera eramandako klima ekintza aurkeztu eta aditzera emateko, eta erabakiak hartzen dituzten arduradunekin, eragile garrantzitsuekin eta beste pertsonalitate aktiboekin konektatzeko.  Ingurumeneko Departamentuak proposatzen du gazteen foro iraunkor bat ezartzea Klima Aldaketari aurre egiteko.

 

Foro horretan lan egingo da Klima Aldaketaren sentikorrak diren herritarrak sortzen, eta gizarteko kide aktibo bihurtzen, eragiteko gaitasunarekin. Ekimen horri esker, gazteei eremu publikoan ikusgarritasuna emango zaie; belaunaldien arteko komunikazioa hobetuko da; eztabaidetan txertatuko da gazteei eragiten dien errealitatea, hartara ikuspegi integral bat lortzeko; Herritar ohiturak eta eztabaida sustatuko dira partaidetzaren alderdi pedagogikoenetik, Klima Aldaketari aurre egitearen garrantziaren jakitun direlarik; eta komunitateko kideen harremanak hobetuko dira, besteekiko eta ingurumenarekiko begirunea sustatuz.

 

Gazte topaketa hau Klima Aldaketaren Aurkako Ekintza Programan dago, zeina Ingurumeneko Departamentuak sustatu baitu lehen aldiz Gipuzkoan toki mailan Klima 2050n ezarritako estrategiak garatzeko (Klima Aldaketaren 2050 Euskal Estrategia). Klima aldaketari buruzko foru programaren helburua da laguntzea lehengaien eta energia fosilen kontsumoa gutxitzen, isuriak murrizten eta klima aldaketa eragiten duten berotegi efektuko gasak (BEG) gutxitzen. Ildo horretan kokatzen dira, hain zuzen, departamentuak argindarra aurrezko sustatzen dituen politikak (Argitu programa), eraikuntza publikoetan energia berriztagarriak ezartzeko sustatutakoak, hondakinen prebentziorako garatutako estrategiak eta Birziklatzearen Klusterra. Jarduera horiek Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzeko plan batekin batera doaz, eta, gazteekin egingo diren jardunaldiez gain, aurten, trantsizio energetikoari buruzko jardunaldia eta “Klima aldaketa eta hondakinen kudeaketa” udako ikastaroa ere egin dira.

 

Asensiok nabarmendu duenez, klima aldaketa “arazo globala da, baina tokiko konponbideak behar ditu, eta belaunaldi berrien papera ezinbestekoa da horretarako”. Gainera, adierazi du politika horiek guztiek bat egiten dutela etorkizunean martxan jarriko den Gipuzkoako Klima Aldaketaren eta Energia Berriztagarrien Zentroaren xedearekin eta haren parte izango direla. Zentro hori Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programaren barruan sustatzen duen proiektu estrategikoetako bat da.