Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aldundiaren Ingurumen Departamentua aurten ere Bioterra azokan egongo da, stand bat eta bi hitzaldirekin.

2017·05·17


Aldundiaren Ingurumen Departamentua aurten ere Bioterra azokan egongo da, stand bat eta bi hitzaldirekin.

Bi hitzaldi hauek emango ditu:

 

  1. Argitu: erreminta kaxa bat etxeko energia kontsumoa ezagutzeko eta interpretatzeko.

 

             Hizlaria: Garbiñe Olaberria Azaldegui; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen teknikaria.

 

Argitu programaren helburua da Gipuzkoako etxeetan energiaren kontsumoa murriztea eta eraginkortasuna sustatzea. Energia gutxiagorekin gauza bera egiteko eta autokontsumorako energia sortzeko lanabesak ematen ditu. Era berean, eredu energetiko jasangarriagoa bultzatzen duten ekimen kolektiboak aztertzen ditu, esaterako, kooperatiba energetikoak, toki oilitika energetikoak eta erkidegoen autohornikuntza energetikoa.

 

2.- Uraren erabilera arduratsua: Gipuzkoa eredugarri baterantz.

 

        Hizlaria: Francisco Alonso Abad, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidarulikoetako zuzendari nagusia.

 

Gipuzkoak lurralde eredugarria izan nahi du uraren erabileran. Horretarako hiru helburu nagusi ditu: urak ongizate ekonomiko eta sozialerako duen garrantzia nabarmendu; Lurreko bazter askotan uraren eskasiak giza garapena mugatzen duela eta emakumezkoen diskriminaziorako zioa dela salatu; eta gizartearen sentiberatasuna handitu eta azken azpiegiturak amaitu, ur tanta bat ere itzuli ez dadin ibaira edo itsasora, behar bezala tratatua izan gabe.

 

Dokumentazioa