Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aldundiaren lanak hasi dira gerriko berde-urdineko Mutxio bidea egokitzeko

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak Mutxio parkearen eta Santa Barbara ermitaren natur balioa nabarmendu du

2016·12·22


Aldundiaren lanak hasi dira gerriko berde-urdineko Mutxio bidea egokitzeko

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Zarauzko alkateak eta Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak egiten ari diren lanak bisitatu dituzte gaur, Santa Barbara miradoretik malekoira Mutxio parketik barrena, Zarauzko gerriko berde-Urdinean sartuta dauden jarduerak dira. Lanak lau astetako epean egingo dira eta 28.400 euroko inbertsioa egitea eskatzen dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak finantzatutako ditu.

Mutxio parkea eta Santa Barbara ermita bere natur balioengatik eta garrantziagatik kontserbatu nahi diren espazioak dira. Horregatik, 2003. urtetik Natura sarean sartuta daude.

Jose Ignacio Asensiok adierazi du “Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren helburu estrategikoetako bat Gipuzkoa jasangarri baten aldeko pausoak ematea dela, eta horrek esan nahi lurraldean hainbat mailatan jardutea eta modu horretan klima aldaketen erronkari aurre egitea. Hondatutako espazioen berreskuratzea, ekosistemen biziberritzeak eta hauen naturalizazioak lurraldeari aukera emango dio klima aldaketaren aurrean mantentzeko eta areagotzeko, eta testuinguru horretan sartzen dira Zarautzen burutzen ari garen lanak”.

Xabier Txurrukak, Zarautzeko alkateak, herriko bizilagunek hainbeste ezagutzen ez duten zati honen edertasuna azpimarratu du eta baieztatu du obra hauei esker eraztuna baldintza hobegotan egongo dela. Hau dela eta, erabiltzera bultzatu ditu herritarrak. Izan ere, Zarautzetik Getariara eta San Barbarara joateko alternatiba motzagoa da eta besteak bezain erakargarria.

Jarduketa egungo bidea konpontzean datza, beharrezkoak ez diren eta indar naturala gutxitzen dioten elementuak kenduz eta eusteko  balio duten eta segurtasuna ematen dioten elementuak sartuz, oinezkoen bide izaera galdu gabe.

Horretarako, eusteko jarduerak bioingeniaritza tekniken bidez egitea aurreikusten da, zehazki krainer hormen bidez, teknika ez inbaditzaileak eta izaera naturalekoak direlako.

Lanak 2 zonaldetan bereizten dira. 1 zonaldeak Mutxio parkea eta Aiten Etxeko aparkalekutik dagoen sarbidera arte hartzen du, eta 2 zonaldeak Mutxio parkearen bidetik Natura sarean sartu arte.

Udaletxeko ordezkariek adierazi dutenez, eraztun berde urdinaern proiektuaren helburu nagusia da Zarautz inguruan balio natural handiko arloak babestea eta mantentzea. Aldi berean, herritarrei jakinarazi nahi zaie giartearen inplikazioa handitzeko. “Biodibertsitatearen mantenua gure ingurmeneko politikaren heburu nagusia da eta hori lortzeko baliabideak jarri behar dira, modu eranginkorrean”, esan du Vazquezek.

Udaletxeak azaldu duenez 2016 urtean zehar ingurumeneko sailean lorpen garrantzitsuak egin dira; Natura 2000 sarean dagoen, Zingirako 5ha-ko basoaren erosketa, Arkamurkarekiko akordioa Vista Alegreko parkea zaintzeko, artelatza basoa zabaltzea lortu nahian, (Natura 2000 sarean dago ere) eta Ihobeko berringurumena diru laguntzaren lorpena. “Aldi berean, lanean ari gara Tejeriako Alisedaren ertzetik doan bidea konpontzeko. Aliseda basoak balio ekologiko handia du eta eraztuneko beste puntu garrantzitsua da. BIdeak sortzeko lanak eta eraztun osoari kohesioa emango dion señalizazioa garatzen dugun bitartean, ingurumeneko helburuak lantzen ari gara”, azaldu du Vazquezek.

Era berean, Udala prozesu partehartzaile bat martxan jartzen ari da eraztun berde urdina ezagutarazteko eta ekarpenak egiteko, baita udal barruan ere, Agenda 21 saila, proiektu honen sorzailea eta bultzatzailea izanik, baina beste sail batzuk ere parte hartuko dutelako; batez ere ingurumen saila, baina baita turismo, kirola eta kultura.