Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aralarko Enirio eta Igaratzako txaboletarako mendi bideen ibilgailu motorizatuentzako egokitzapen proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena argitaratu da.

2018·08·03


Aralarko Enirio eta Igaratzako txaboletarako mendi bideen ibilgailu motorizatuentzako egokitzapen proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena argitaratu da.

Aralarko Enirio eta Igaratzako txaboletarako mendi bideen ibilgailu motorizatuentzako egokitzapen proiektuaren ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduraren barruan, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak dagokion ingurumen inpaktuaren adierazpena egin du.

 

Alde batera utzita Eniriotik Igaratzako txaboletara doan bidea motordun ibilgailuentzat egokitzeko proiektua eta lehenago onartutako beste bat -Saltarriko txaboletarako eta saroirako sarbideak antolatu eta berritzekoa-, ingurumen inpaktuaren adierazpenean ondorioztatzen da Enirio-Aralar Mankomunitatearen esparruan ezingo direla izapidetu eta onartu beste irisgarritasun proposamen bat ere ez  baldin eta aurretik ez bada egiten Aralarko larre eremuko behar orokorrei buruzko azterketa bat (sarbideak, azpiegiturak eta zerbitzuak). Azterketa hori egin daiteke bide azpiegituren plan baten bidez, larreak antolatzeko planaren bidez eta/edo Mankomunitatearen ekintza planaren bidez, baina ezinbestekoa izango da ingurumen ebaluazio estrategikoko prozedura bat egitea, aurreikusitako jarduketa guztiek Aralarko Parke Naturalaren eta KBEren ingurumen balio guztien gainean izango duten ingurumen eragina era integratuan aztertu ahal izateko.

 

Halaber, Eniriotik Igaratzako txaboletara doan bidea motordun ibilgailuentzat egokitzeko proiektuari buruz, ingurumen inpaktuaren adierazpena aldeko eran formulatzen da, betiere adierazpenean ezartzen diren baldintzak betetzen badira.

Dokumentazioa