Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Asensio: “Naturari buruz hitz egiteko elkartzeak naturako aktibista bihurtzen gaitu”

Gipuzkoa Naturaldia-ren lehen edizioaren itxiera-ekitaldia

2016·06·19


Asensio: “Naturari buruz hitz egiteko elkartzeak naturako aktibista bihurtzen gaitu”

 

Gipuzkoa Naturaldia lehen edizioaren itxiera-ekitaldian maiatzan Tabakaleran 57 adituekin izandako jardunaldiaren konklusioan aurkeztu dira.
 
“Gipuzkoa Naturaldia, Tolosa Naturaldiaren oinordekoak, konplizitateak eta aliantzak sustatu nahi ditu natura maite dutenen artean. Naturan garenaren gaineko kontzientzia kolektinoak bakarri motibatu ahal izango gaitu gure espezie gisako garapena eta honek uzten duen aztarna ekologikoa kontrolatzen ikasteko eta birbideratzeko”, adierazi du José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak.
 
Lehen edizio honetan, Gipuzako Naturaldiak gogoeta partekatu bat  egin du, edozein mugimendu egin aurretik, eta etorkizunera begira, bere estrategia diseinatzeko asmoz. Gogoeta honetan parte hartu duten adituak naturaren mundutik eta dibulgazioa mundutik datos, naturalistak, ikerlariak, komunikatzaileak, sortzaileak etab izan dira tartean.

BIDEOA: NATURAREN DIBULGAZIOARI BURUZKO TOPAKETA
 
Gipuzkoa Naturaldia naturaren eta ingurumenaren mota guztietako maitaleen arteko topagune izan nahi du. Babestu nahi ditugun natura eta ingurumen balioei buruzko elkarrizketa eta kontsentsu soziala sustatzeko eta horiek guztiak ez galtzearren ekitelko prest gauden ekintzak jorratzeko.
 
“Dirudienez, naturari buruzko gauzak kontatzeko, azaltzeko, hitz egiteko elkartzeak naturako aktibista bihartzen gaitu”, esan du Asensiok. 

Konklusioak aurkezteaz gain, itxiera ekitaldi honetan Jacques Perrin eta Jacques Cluzaud “Las estaciones” filma aurkeztu zen lehen aldiz Gipuzkoan. 

Dokumentazioa