Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea 2017.XI.18-26

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoak Ekonomia Zirkularrean aurrera egiteko irtenbiderik onena da hondakinetan dauden baliabide guztiei probetxu ateratzea”. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 18tik 26ra bitartean ospatuko da eta bere helburua da erabili eta botatzeko produktuetan oinarritutako egungo ekonomia linealaren eredua eraldatu eta ekonomia zirkular batera jotzea. Ingurumeneko Departamentuak antolatutako ekimen nagusiak dira: birziklapenari buruzko erakusketak, birziklatutako lehengaiekin lan egiten duten enpresen erakustaldia, elikagai-produktuen berrerabilpenari buruzko sukaldaritza iraunkorreko jardunaldia Basque Culinary Center-ean eta moda iraunkorreko desfilea.

2017·11·16


Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea 2017.XI.18-26

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako hainbat entitate esanguratsurekin batera Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea ospatzeko prestatu duten programa aurkeztu du. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 18an hasi eta 26an bukatuko da. Astea Europar Batzordearen ekimena da eta xedea da baliabide iraunkorren inguruan sentsibilizazio ekintzak ezartzea, hondakinen sorrera prebenitzeko eta gutxitzeko helburua duten ekintzei garrantzia emanez.

 

Programak honako ekintza hauek barne hartzen ditu: “Hondakina ala lehengaia?” erakusketa, olioa birziklatzeko kanpaina ibiltaria, Emaús tailerraren erakusketa, sukaldaritza iraunkorreko jardunaldia, “Azken minutua” programan egindako lanarengatik enpresei esker ona adierazteko ekintza, birziklatzearen eta klima aldaketaren App berriaren aurkezpena, moda iraunkorreko desfilea eta BizitzEKO! Ikasleei zuzendutako kanpaina.

 

Gipuzkoaren kasuan, Ingurumeneko Departamentuarentzat Prebentzioaren Astea da bere egintza nagusietako bat, gipuzkoarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko helburuarekin. Antolatutako ekintzen ardatza da hondakinen sorrera gutxitzea eta hondakinetan dauden lehengaiei probetxu ateratzea, ekonomia zirkularreko oinarriak betetzeko eta bigarren erabilera emateko.

Asensiok azpimarratu du ezinbestekoa dela barneratuta dugun giza kontzientzia handitzen jarraitzea; hondakinen prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean oinarritutako gizartea eraikitzeko.

 

Era berean Departamentuko estrategia zein den azaldu du. Zehazki, ildo nagusia zabortegian oinarritutako hondakinen piramidetik prebentzioan oinarritutako piramidera igarotzea dela esan du. ”Ezinbestekoa da egungo erabili eta botatzeko produktuetan oinarritutako ekonomia linealaren eredua eraldatu eta ekonomia zirkular batera jotzea. Gipuzkoak eredu-aldaketa horri dagokion abantaila sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak baliatu ahal izan ditzan”, adierazi du Asensiok.

 

“Ekonomia zirkularra aipatzen dugunean, hondakinen hierarkiaren maila guztietan jarduteko beharraz ari gara, Gai izan behar dugu aukera berriak baliatzeko, eta hondakina lehengaia izan daitekeela ulertu behar dugu. Ildo horretan, hondakinen produkzioa eta xahuketa saihestu behar dugu, eta gai izan behar dugu arazoa aukera bihurtzeko“, baieztatu Foru Diputatuak.

 

 

Dokumentazioa