Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoa Naturaldia, Natura ikertzeko eta dibulgatzeko beka

Ingurumen Departamentuak Gipuzkoa Naturaldia, Natura ikertzeko eta dibulgatzeko bekarako deialdia egin du. Beka 12 hilabeterako izango da eta 20.000 euro jasoko ditu beka lortzen duen ikertzaileak. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko uztailaren 23an amaitzen da.

2016·07·18


Gipuzkoa Naturaldia, Natura ikertzeko eta dibulgatzeko beka

Bekaren xedeak hauek dira:

- Aztertzea eta hobetzea Gipuzkoako ingurumen informazioa, bertako sistema, habitat edo espezie bati dagokionez;

- Aztertzea eta balioestea aukeratutako elementuaren egungo egoera ekologikoa;

- Balioestea erabilera desberdinek eragindako inpaktua ikerketa elementuen gainean eta, hala badagokio, lurralde osoaren gainean;

- Balioestea aukeratutako elementuen balizko agertokiak eta bilakaerak;

- Identifikatzea haien egoera ekologikoa hobetzeko proposamenak;

- Jendartzeratzea Gipuzkoa Naturaldiaren edo beste bide batzuen bidez lortutako emaitzak, herritarren artean zabaltzeko ikerketa lanean eskuratutako ezagutza eta lortutako emaitzak.

 Aurkezten diren proiektuak jatorrizkoak izango dira, hau da, aurrez argitaratu gabekoak. Ez da onartuko aurreko deialditan bekaren bat jaso duen  lanik, lana beka-deialdi honetakoa izan nahiz antzeko xedea duen beste batekoa izan, onartuko ez diren bezala lan horien itzulpenak edo bertsio aldatuak.

Eskatzailearen oinarrizko betebeharrak:

- Pertsona fisikoak aurkez daitezke, norberaren izenean, baldin beka honi dagokion esparruan jarduera profesionalik egiten ez badute  eta oinarri hauetan araututako baldintzak betetzen badituzte.

- Naturari lotutako ezagutza-esparrua hartzen duen unibertsitateko gradua edo graduondoa eskatuko zaie eskatzaileei.  Beste titulu batzuk ere onartuko dira, eskatzaileak proiektuaren arloarekin eta garapenarekin lotuak daudela justifikatzen badu.

- Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino, hau da, 2016a baino lau urte lehenagokoa izango da