Web edukia bistaratu
Aktualitatea
Eduki publikatzailea
Beizamako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari eta Lazkaoko Hiri Antolaketako Arauen aldaketa puntualari dagokien ingurumen ebaluazio estrategikoen agiriak argitaratu dira.
2017·03·21
Beizamako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Ingurumen Adierazpen Estrategikoak udalerria antolatzen duen plangintzaren balioespena egiten du ingurumenaren ikuspuntutik. Bestalde, antolaketan aurreikusitako ekintzek eragingo dituzten ingurumen inpaktu nagusien aurreikuspena egiten du eta haiek zuzentzeko plangintzan txertatu behar diren neurriak zehazten ditu, haien artean Nuarbeko uholde arriskuaren arazoak kontuan hartzeko, udalerriko baso-masa batzuk ongi sailkatzeko, paisaiari eta hidrologikoki babestutako eremuei buruzko neurri babesle edo zuzentzaile batzuk ondo gehitzeko, eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa osatzeko alderdi batuzuetan (aukeren azterketa, ikuskatzeko programa).
Lazkaoko Hiri Antolaketako Arauen aldaketa puntualari buruzko ingurumen txosten estrategikoa, 3.5.2 artikuluari (nekazaritza ustiategiak), 3.5.3 artikuluari (nekazariza erabilera ez profesionalizatuak) eta 1.1.2 artikuluari (lurzoruaren erabilera urbanistikoak), eta Ibabe Pingon A.I.U. 2ren hirigintza arautegiak dioenari dagokionez, Ingurumen Txosten Estrategikoak ondorioztatzen du aldaketak ez duela eragin adierazgarririk sortuko ingurumenean, eta ohiko ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura jarraitu behar ez duela. Edozein kasutan, txostenak zehazten ditu baldintza batzuk aldaketaren ingurumen integrazioa hobetzeko.