Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Birziklapenaren Klusterrak lehenengo Recycling Topa egin du Klusterraren sustapen estrategia aztertzeko eta Sektorearen katalogoa aurkezteko

Katalogoan 30 entitatek parte hartzen dute: 18 enpresa, bi fundazio, 6 unibertsitate eta zentro teknologiko eta 4 aholkularitza. Birziklapenaren sektoreak 2015ean 401.484.000 euro fakturatu zituen eta 5.295 pertsonari eman zien lana. Asensio: “Gipuzkoak liskarrak gainditzeko eta birziklapena aberastasun eta enplegu iturri bilakatzeko aukera du”.

2017·05·19


Birziklapenaren Klusterrak lehenengo Recycling Topa egin du Klusterraren sustapen estrategia aztertzeko eta Sektorearen katalogoa aurkezteko

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatua, Gipuzkoako Birziklapenaren Sektoreko lehenengo Recycling Toparen buru izan da.

Kutxa Ekogunean egin den Jardunaldian, Ingurumeneko Departamentuak egin duen Gipuzkoako Birziklapenaren sektoreko Katalogoa aurkeztu da. Bestalde, Klusterreko kideak elkar ezagutzeko eta instalazioak ezagutzeko bilera izan da.

Gaur aurkeztu den katalogoaren bitartez, Aldundiak azpimarratu nahi du Gipuzkoak birziklapenaren arloan duen indarra, baita berrerabilpenaren eta birziklapenaren enpresena ere; eta sektorearen garrantzia aditzera eman nahi du, ekonomia zirkularraren baitan eta enplegu berdearen sorreran eragile ekonomiko bezala. Halaber, enpresen babes instituzionalerako erreminta izan nahi du, bai tokiko merkatuan eta baita nazioartekoan ere, enpresen aurkezpenerako eta berrikuntza sarea berdea sortzeko baliagarria izan nahi du.

“Gipuzkoak liskarrak gainditzeko eta birziklapena aberastasun eta enplegu iturri bilakatzeko aukera du”, dio Asensiok.

Katalogoaren lehendabiziko edizioan 30 entitatek parte hartzen dute: 18 enpresa, bi fundazio, 6 unibertsitate eta zentro teknologiko eta 4 aholkularitza. Helburua da hurrengo edizioetan kideen kopurua handitzea. Katalogoan enpresa bakoitzaren deskribapena egiten da: bere aktibitatea, instalazioak, zerbitzua ematen duen sektorea, fakturazio datuak, enplegu kopurua eta prozesu bakoitzean lortutako lehengaiak.

Bigarren zatian birziklapen sektorearen beharrei, Klusterreko enpresen arteko sinergiei eta lan eta ekonomia ikuspuntuei buruzko gogoeta egiten da.

18 enpresa zortzi sailetan multzokatzen dira:

  • Hondakinen birziklapen orokorra: Arregi, Ferrovial Zerbitzuak, Geuria Tratamenduak
  • Olioaren birziklapena: Ekogras
  • Plastiko eta kautxuen birziklapena: Ekorec, Ekolber, Gomavial
  • Eraikuntza eta Eraiste Hondakinen birziklapena: Ekotrade
  • Hiri-hondakin eta biohondakinen birziklapena: GHK, Smartcompo, Kutxaekogunea
  • Birziklapenerako makineria eta teknologia: Biurrarera, Cometel, Eko3R, ZB Group
  • Eraikuntza jasangarria, birziklatutako materiala: Grupo Campezo, Cementos Rezola, Serkom

Merkataritza gune jasangarriak: Garbera

2 Fundazio: Cristina Enea eta Emaus Fundazioa

6 Unibertsitate eta zentro tekonologiko: CIC Nanogune, Deustuko Unibertsitatea, Deustotech, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ik4.

4 Ahokularitza: Asmatu, Ekos, Gisma eta Teknimap

Industria, Energia eta Eraikuntza sektoreak bilduz, birziklapenaren sektoreak %6a suposatzen du.

“Sektore hau Gipuzkoaren hazkunderako aukera paregabea da, hortaz, gure konpromisoa da sektorea bultzatu, babestu eta ezagutzera ematea. Izan ere, hazkunde ekonomikorako aukera handia du eta enplegua sortzeko sektore estrategikoa da. Gainera, sektore honen hazkundeari esker, Ekonomia Zirkularrari buruzko Europako Zuzentarauak bete ahal izango ditugu”, baieztatu du Ingurumeneko Diputatuak.

Fakturazioari dagokionez, sektore honek urtean 401.484.000 € fakturatzen ditu eta 5.295 pertsonari ematen die lan.

 

Nahiz eta datu onak lortu diren, Asensiok azpimarratu du sektore guztietako materialen berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko politiken eta araudien premia dagoela. Sektorean teknologietan ikertzen jarraitzeko beharra ere nabarmendu du eta proiektu berriztatzaileak babesteko beharra. Testuinguru honetan kokatzen da adibidez, Departamentuak Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolarekin sinatuko duen hitzarmena, helburua itsasoko PET plastikoaren birziklapenaren inguruan ikerketa lerro bat zabaltzea da, zehazki, plastikoaren birziklapenari eta ehun-harian eraldatzeari buruz.

Asensiok nabarmendu du ere Gipuzkoako industrian dagoen ingurumen kontzientziazioa eta enpresen arteko elkarlana.

Ingurumeneko Diputatuak Acodal Nazioarteko Kongresuan aurkeztuko du katalogoa. Kongresua ekainean ospatuko da, Kolonbian, Cartagena de Indiasen hain zuzen. Nazioarteko proiektuei dagokienez, Euskal industrientzako aburua den herrialdea eta birziklapen sektorearen boterearen erakusleihoa izango da.

Gipuzkoako Aldundiak Aclimaren eskutik parte hartuko du uraren, saneamenduaren, ingurumenaren eta energia berriztagarriei buruzko Kongresu honetan.