Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energiaren kontsumoa murrizteko informazio erabilgarria guztiontzat

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Nola aurreztu energia eguberrietan

Nola aurreztu energia eguberrietan

Iturria: idealista.com, Remica. Deskargatu aholkuak pdf formatuan

Kaleak bete dira argiz eta Olentzeroz, etorri dira berriro Eguberriak. Etxean ere nabaritzen da: eguberritako apaingarriak, familia-otorduak, oparien erosketak… Guzti honek argindar kontsumo handiagorik ez diezazun sortu, aholku batzuk proposatzen dizkizugu.

  1. Familiaren babesean. Gabonetako bazkarien eta afarien inguruan ohi baino jende gehiago biltzen da. Egoera hori aprobetxatuz, berokuntza pare bat gradu jaitsi dezakegu, gela berean jende talde batek tenperatura igo egiten baitu.
  2. Apainketarekin erne. Etxea apaintzea eta jai giro bat ematea oso ondo dago, baina kontuan izan berogailua bero iturria dela eta ez dela estali behar beroa gela osoan banatu dadin.
  3. Gabonetako LED argiak. Jai hauetan kontsumo energetikoa ez handitzeko gomendagarriena da etxea apaintzeko argi girnaldak ez diren bestelako apaingarriak erabiltzea, baina erabiltzekotan, LED argiak erabiltzea gomendatzen da. Argi horiek, nahiz eta garestiagoak izan, aurrezkia dakarte, eta ohiko girnaldak ez bezala gehiago irauten dute, seguruagoak dira ez direlako berotzen, eta bonbillaren bat hondatzen bada ere, gainerakoek funtzionatzen jarraitzen dute. Gainera, kontuan hartu ez direla egun osoan piztuta egon behar, jai hauen une berezietarako bakarrik erreserbatu ditzakegu.
  4. Sukaldatu eraginkorki. Bazkari handiek ez dute zertan energia barra-barra xahutu. Kontuan izan presio-eltzeek kazolak baino gutxiago gastatzen dutela eta azkarrago sukaldatzen dela. Labeari dagokionez, erretilu bat baino gehiago erabiltzen saiatu eta ez ireki atea beharrezkoa ez denean, metatu den beroaren % 20 galtzen baita atea irekitzen den bakoitzean.
  5. Izoztutako produktuei probetxua atera. Segur aski hainbat elikagai erosi dituzu gabonetan prezioak izugarri igo baino lehen. Hortaz, elikagaiak giro-tenperaturan desizoztu beharrean hozkailuak hotz gutxien duen aldean utzi ditzakezu. Honela, elikagaiek botatzen duten hotz hori aprobetxatu ahal izango da eta hozkailuaren termostatoa gradu pare bat igo.
  6. Aprobetxatu kanpoko hotza. Arrunta den bezala, jai hauetan topen eta topen artean hozkailuan botilak pilatu egiten dira. Kontuan hartu botilak garajean edo terrazan gorde daitezkeela, kanpoko tenperatura hozkailuaren antzekoa edo txikiagoa izan daiteke eta.
  7. Ontzi-garbigailua erabili. Ez zaitez mingostu bazkarietan pilatzen diren plateretan pentsatuz. Gogoratu ontzi-garbigailua aukera erosoena izateaz gain, merkeena ere badela: ur gutxiago gastatuko duzu eta, termostato elektrikoa baduzu, elektrizitate gutxiago ere bai.
  8. Opariak, eraginkorrak. Etxeko tresna elektrikoren bat erostea pentsatzen ari bazara, "A" letrarekin ziurtatua izatea ezinbestekoa da, energetikoki eraginkorrenak baitira. Jostailuen edo gailu elektronikoen kasuan, hobe da Energy Star etiketa dutenak erostea.