Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ecohack: 30 gazte elkartu dira Donostian berriz ere naturarekin bat egiteko

Jardunaldia Ingurumen Departamentuak antolatu du, eta gazteak naturarekin berriz bat egiteko eta sentsibilizatzeko proposamen onena saritu du. José Ignacio Asensio: "Nahitaezkoa da natura babesteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko estrategiei gazteen ikuspegiak eta proposamenak eranstea”

2017·11·08


Ecohack: 30 gazte elkartu dira Donostian berriz ere naturarekin bat egiteko

Gaur egun, jende gaztea hiri inguruneetan eta ingurune teknologikoetan bizi da gehienbat, eta, ondorioz, erabat arrotzak zaizkie naturari eta ingurumenari eragiten dieten arazoak.  Arazo horri aurre egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 30 gazte elkartuko zituen larunbatean, azaroaren 4an, Donostiako Aquariumean, Ecohacks izeneko ekitaldian. Ekitaldiaren helburua da parte hartzaileek hausnarketa prozesu bat egitea, beren urruntasun horren arrazoiei eta gazteak naturara erakartzeko moduei buruz.

 

Jardunaldia hasteko, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak hitz egin zuen, eta ongietorria eman zien bertaratuei; ondoren, partaideei aldez aurretik egindako inkesta baten emaitzak azaldu zizkien, naturarekin duten harremanari eta naturarekin zerikusia duten gaien balorazioari buruz. Ecohacks ekimenaren bidez, Departamentuak gazteak natura ingurunera hurbildu nahi ditu, sentsibilizatu, eta ingurumen estrategietan parte hartzea sustatu.  Horri dagokionez, Jose Ignacio Asensiok hau azpimarratu du: "Nahitaezkoa da natura babesteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko estrategiei gazteen ikuspegiak eta proposamenak eranstea”.

 

Ondoren, Pedro Cáceres ingurumen kazetariak hitzaldi bat eman zuen; gazteak proposamenak egitera eta proiektu batean lan egitera animatuz, gazteak naturarekin harremanetan jartzeko eta ingurumen erronkekiko eragile aktibo eta kontzientziatu bihurtzeko. Hitzaldian hainbat esparrutan garatutako adibideak (aplikazioak, kontakizunak, programak, abestiak, eta abar), eta horiekin lortutako emaitzak azaldu ziren.

 

Ondoren, parte hartzaileak taldeka banatu ziren, eta bisita bat egin zuten Aquariumera, han egiten duten lana ezagutzeko, eta ingurunea -kasu horretan itsas ingurunea- zaintzearen garrantziaz jabearazteko. Bisitan Pedro Cáceres izango zen gidari eta gazteei beren proiektuak egiteko baliagarri izan daitezkeen erronkak aurkeztuko dizkie. Jasotako informazioa eta aurkeztutako erronkak oinarritzat hartuta, taldeek beren proposamenak prestatu eta jendaurrean aurkeztu zituzten.

 

Jardunaldia bukatzeko, epaimahaiak proiektuak baloratu zituen, eta irabazle izendatuko zuen gazteak naturarekin berriz bat egiteko erronkari hobeto erantzuten zuen proiektua. Talde irabazleko kideek tablet bat eta dibulgazioko materiala jaso zuten sari gisa.