Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ekainak 21 eta 22an egingo dira Tabakaleran VII Energia Jardunaldiek aztertuko dute Gipuzkoako energia trantsizioaren eredua

• Argitu programak, etxebizitzetako eta enpresa txikietako energiaren kudeaketa, ezagutza eta interpretazio objektiboa errazten duena, 2017-2018ko kanpainari hasiera emango dio Jardunaldietako Energia Azokan 3 ekimen barneratuz, Tabakalerako kanpoaldean kokatua. • Jardunaldietan Gipuzkoako eskualdeek eredu aldaketan duten eginkizuna azpimarratu nahi da. • 30 aditu eta tokiko eragilek Gipuzkoako trantsizio energetikoaren ereduari buruz hausnartzeko bilduko dira World Lunch batean, Energia 2017 Jardunaldietan egingo dena.

2017·06·20


Ekainak 21 eta 22an egingo dira Tabakaleran VII Energia Jardunaldiek aztertuko dute Gipuzkoako energia trantsizioaren eredua

Energia Jasangarriaren Europako Astearen baitan, Ingurumeneko Departamentuak ENERGIA Jardunaldien zazpigarren edizioa egingo du, ekainaren 21 eta 22an Tabakalerako Z aretoan; José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak inauguratuko ditu. Programa irekia izango da eta maila goreneko hizlariek parte hartuko dute. Horien artean Javier García Breva izango da, energia gaiaren inguruan erreferentziazko aholkularia. Eredu energetikoaren aldaketarako bidea hartu duten komunitateen nazioarteko zein nazio-mailako esperientzia ugari partekatuko dira.

Jardunaldi hauen helburua da herritarren kultura energetikoa hobetzea, guztion esku informazio objektibo eta eguneratua jarriz, gai honen inguruan irizpideak edukitzeko. “Energia oinarrizko ondasuna da, eta ondorioz, gure eguneroko aktibitatea baldintzatzen duen faktorea, etxeetan, garraioan, dendetan, enpresetan edo zerbitzu publikoetan. Energia formatu desberdinetan kontsumitzen dugu, gugandik urrun dauden instantzietan ezarritako eta zuzenean eragin ezin dugun eredu baten arabera”, adierazi du Ingurumeneko Diputatuak.

Jardunaldietan zehar, ezagutuko ditugu Javier García Brevak petrolioaren aroa bukatu ondoren proposatzen duen eredu energetikoa, Euskadiko Energia Estrategia 2030, Kataluniako 2050eko Trantsizio Energetikorako Nazio Ituna, Andaluziako Energia Estrategia 2020, energia berriztagarrien bitartez hornitutako udalerri alemaniarren adibide ugari, Holandako enpresa energetikoen negozio eredu berriak eta Kataluniako udal eraikinetan beroa sortu eta banatzeko esperientziak. 

Energiaren Azoka

Energia faktura eta kontratazioari buruzko aholkularitza-puntua: ekarri zure faktura eta aditu batek hura nola murriztu dezakezun azalduko dizu.

 

Helduentzako bi tailer: etxebizitzen eraberritze eta birgaitze eraginkorrari buruz eta eguzki-energia fotovoltaikoa, argindarra etxean sortzeko autokontsumoari buruz.

 

Haurrentzako tailerrak: energiarekin zerikusia duten ekintzak.

 

Azoka jende guztiarentzat irekita egongo da 16:00tik 20:00ak bitartean. Bertan, aurrezpenerako, eraginkortasun energetikorako eta energia berriztagarriak erabiltzeko sistemak erakutsiko dira. Energiaren faktura eta kontratazioari buruzko aholkularitza-puntu bat ere aurkituko dugu: ekarri zure faktura eta aditu batek hura nola murriztu dezakezun azalduko dizu; eta arratsaldean haurrentzako gune bat egongo da energiarekin zerikusia duten ekimenak gauzatzeko.

Gainera, jende guztiarentzat irekitako bi tailer egongo dira 17:00ak eta 18:00ak bitartean.

Ekainak 21: “Etxebizitzen eraberritze eta birgaitze eraginkorrak. Hori lortzeko soluzioak”.

Ekainak 22: “Eguzki-energia fotovoltaikoa, argindarra etxean sortzeko – autokontsumoa –“.

Argitu Programa

Osagarri bezala, eta etxebizitzak zein enpresa txikiak laguntzeko asmoz, Departamentuak ARGITU PROGRAMAREKIN jarraitzen du, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa lortzeko baliabideen multzoa. Programa honen xedea, Gipuzkoako etxebizitza eta enpresa txikien artean ezagutza, interpretazio objektiboa eta energiaren kudeaketa erraztea eta hobetzea da. Hauek dira bere ekintzak:

- Energiaren aurrean herritarrek topatzen dituzten arazo ezberdinak: (1) datuetara sarbidea izan, datuak ulertu, ezagutzea; (2) energia kontratatu eta (3) etxebizitzetan eta enpresa txikietan ohiturak hobetzea.

- Irailetik aurrera zabaltzen joango dira, espezializatuko dira eta ikuspuntu edo arazo ezberdinak dituzten profil edo segmentuetara zuzenduko dira: emakumezkoak, gizonezkoak, gazteak, hirugarren adinekoak, eta abar. 

- Kanal ezberdinen bitartez hedatuko da. Nagusiki: www.gipuzkoaingurumena.eus, Energia Azoka ibiltariak (Usurbilgo Lanbide Eskolarekin elkarlanean), sare sozialak eta beste hainbat gune eta euskarrien bitartez; instituzio, enpresa, denda txiki, bizilagunen komunitate, elkarte eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.

- Lurralde Mahaiaren bitartez koordinatuko da, materia energetikoan gipuzkoarren sentsibilizazio eta hezkuntza programen bidez.

 

Eskualdeetako energia planak eta herritarrentzako aholkularitzak programak

Gipuzkoako eskualdeek eredu aldaketan duten eginkizuna azpimarratu nahi dute jardunaldiek. Duela gutxi, Departamentuak lankidetza-hitzarmena sinatu du Debabarrena, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia eta Urola Garaiko (47 udalerri) Garapen Ekonomikoko Agentziekin (Debegesa, Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Iraurgi Lantzen eta Uggasa) eskualdetako energia planak sustatzeko. Martxoan Gipuzkoako Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaia eratu zuen eskualde hauekin batera. Helburua da eskualdeen plangintza eta foru plangintza energiaren arloan bateratzea eta herritarren ikuspuntutik energiaren arazoari heltzen dion estrategia bateratua bultzatzea, banakako eta taldeko ekintzak errazten dituena eredu aldaketa gauzatzeko. Mendekotasuna eta pobrezia energetikoa gutxitzen duen eredua eta energia berriztagarrien erabilera handitzen duena. Helburua da, legegintzaldiaren amaierarako, eskualde guztiek haien plana izatea eta batera lan egitea Energia Mahaiaren inguruan.

Hausnarketa energetikoaz eta eskualdeekin elkarlanean egindako lanaz gain, Ingurumeneko Departamentuak denbora darama herritarrentzat energiaren arloan aholkularitza programak egiten. Urtarrilean Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia abiarazi zuela gogorarazi nahi dugu. Geroz eta handiagoa den arazo honen inguruan gipuzkoarrak informatu eta sentsibilizatzeko gunea da eta datu-bankua, biblioteka birtuala, hemeroteka eta mediateka izango ditu.