Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Elikagaien bankuak enpresa laguntzaileen lana aitortu du

2016·11·20


Elikagaien bankuak enpresa laguntzaileen lana aitortu du

  • Brioche Pasquier Recondo y Alfonso Escalante - Patateros Solidarios Elikagaien Bankuak lankide dituen enpresak aipamen berezia jaso dute

 

  • Markel Olanok herritarrak animatu ditu asteburu honetako elikagaien bilketa handian parte hartzera

 

  • Asensiok bilketaren ingurumen eta elkartasun alderdiak nabarmendu ditu

Gainera, Brioche Pasquier Recondo eta Alfonso Escalante - Patateros Solidarios enpresen lan nabarmena goraipatau dute aipamen berezia jaso dutelarik.

Ekitaldian Markel Olanok Gipuzkoako gizartea deitu du asteburu honetan Elikagaien Bankuaren lankide izan dadin hainbat gunetan egingo den bilketa handian eta erakundeen betekizuna dela Elikagaien Bankuari oihartzuna ematea adierazi du, haien lan garrantzitsua gizartean zabaldu dadin. 

“Elkartasuna ez da erakundeen eskuetan soilik utzi behar. Gipuzkoak elkartasun kultura dauka, oso zehatza eta boluntarioek egiten duten lan oso garrantzitsu batean pibotatzen dena”, esan du. Lurraldeak antolatzeko duen gaitasun handia ere nabarmendu du, boluntarioek “modu ezin hobean” bideratu eta antolatzen dutena.  Eta elkartasun horren hirugarren elementua enpresek egiten duten lana da.

 

Elikagaien bankuak errealitatearekin parez pare jartzen gaitu, bazterketa arriskuan dauden pertsonen errealitatearekin, gogorra baina beharrezkoa da ezagutzea denok batera aurre egin ahal izateko, gizarte antolatua, boluntarioak, elkarteen egiturak, enpresak eta Administrazio Publikoa. Denon arteko lana izan behar du, herritar guztiena”.

 

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, bestalde, Elikagaien Bankuaren lan solidarioa eskertu du, eta nabarmendu du zein garrantzitsua den lan hori ingurumenaren alorrean ere, murriztearen eta berrerabiltzearen aldeko apustu horretan elikagaien jomuga izan daitekeen onena baita: elkartasuna.  

 

Asensiok azaldu du Elikagaien Bankuak biltzen dituen elikagaien % 35, gutxi gorabehera,  galkorrak baina “guztiz kontsumigarriak” diren  “azken minutuko” produktuen dohaintza direla. Hala, azken urtetan urteko 800.000 kilo elikagai jaso dira eta horiei esker urte zail hauetan Gipuzkoako familia askoren egoera nolabait leundu ahal izan da.

 

Azkenik, Elikagaien bankuko presidente Jose Manuel Pinedak legea aldatzeko eskatu du, eta Frantziako araudiak bezala, supermerkatuetan elikagaiak zaborretara botatzea debeka dadila.

Hondakina ala Lehengaia?

Bestalde, Ingurumen Diputatuak “Hondakina ala Lehengaia?” karpa inauguratu du Boulevarrean. Hainbat hondakin (plastikoa, olioa, bio-hondakinak, konposta eta kautxua) lehengai gisa tratatzen dituzten bost empresa gipuzkoarrek hondakin horietatik abiatuta zein material eta produktu fabrikatzen dituzten erakusten du karpa honek Hondakinen Prebentzioaren Europar Astean.

 

Dokumentazioa