Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ITSASFEST jaialdia ospatuko da abuztuaren 27 eta 28an, Ondarretako lorategietan eta Haizearen orrazian

2016·08·21


ITSASFEST jaialdia ospatuko da abuztuaren 27 eta 28an, Ondarretako lorategietan eta Haizearen orrazian

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua lanean ari da iraunkortasuna Gipuzkoaren ikur bilaka dadin, eta bat egiten du Ondarretako erakusketako ITSASFEST-en ospakizunarekin, herritarrei beren intereseko ekintza publikoak helarazteko asmoz: gure hezeguneen egoera kontrolatzea eta leheneratzea, errekako uraren kalitatea zaintzea, estuario eta itsasora isurtzen duten guneak, planen eta proiektuen ingurumen ebaluazioak, gune degradatuak lehengoratzea, Gipuzkoako hondartzen kudeaketa integrala, Tokiko Agenda 21 sustatzea, hiri hondakinen kudeaketa planifikatzea, energia berriztagarriak sustatzea eta pobrezia energetikoari aurre egitea, eta ingurumen arloko dibulgazioa. Departamentuaren jardun osoa zuzentzen da (ingurumen, ekonomia eta gizarte) iraunkortasunera, klima aldaketaren prebentziora eta haren aurkako borrokara, eta ekonomia zirkularra sustatzera.

 

Ingurumena omentzeko jaialdia da. ITSASFESTek, ingurumena ulertu eta harekin elkarbizitza hobetzea du xede. Horretarako hausnarketa eta gozamena uztartzen dituzten ekintzak biltzen ditu, hots, gozatzeko eta ikasteko jaialdi bat da Itsasfest. Adituen eta herritarren arteko topagune bat da. Gune didaktiko eta ludikoa da, eta horren barruan, musika taldeak eta ingurumenean adituak eta 40 jarduera baino gehiago egingo dira: tailer, hitzaldi, kontzertu, erakusketa, bertoko janari dastaketa eta edota ikuskizun artistikoak

Dokumentazioa