Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ENERGIA Jardunaldien zazpigarren edizioa ekainaren 21ean eta 22an egingo da, Tabakalerako Z aretoan (Donostia)

Besteak beste, energia politiketan aditua den Javier García Brevaren parte-hartzea eta Alemania eta Holandako esperientziak ezagutzeko aukera izango da Jardunaldi hauetan.

2017·06·16


ENERGIA Jardunaldien zazpigarren edizioa ekainaren 21ean eta 22an egingo da, Tabakalerako Z aretoan (Donostia)

Energia oinarrizko ondasuna da, eta ondorioz, gure eguneroko aktibitatea baldintzatzen duen faktorea, etxeetan, garraioan, dendetan, enpresetan, zerbitzu publikoetan… Formatu desberdinetan kontsumitzen dugu energia, gugandik urrun dauden instantzietan ezarritako eta zuzenean eragin ezin dugun eredu baten arabera. Gu baino lehen komunitate asko konturatu dira errealitate honetaz eta erreakzionatu dute, agortuta dagoen baina iraun nahi duen neurriz kanpoko eredu honetatik irtetea lortuz. Energia da komunitate guztiarentzako gizarte- eta ekonomia- trantsizio jasangarrirazko faktore garrantzitsuenetako bat, garrantzitsuena ez bada. Gure lurraldearentzat, ororen gainetik, aukera bat den eztabaidagai honi helduko zaio Jardunaldiek iraungo duten bi egunetan.

 

Goizez, hizlari ugari izango dira Tabakalerako Z aretoan: ekainak 21ean, asteazkena, energia politiketan aditua den Javier García Breva ezaguna, Eusko Jaurlaritzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria den Aitor Oregi, Kataluniako Energia Institutuko David Villar eta Andaluziako Energia Agentziako Jorge Juan Jiménez; ekainaren 22an, ostegunean, Gipuzkoan energia gaiak lantzen ari diren hainbat garapen agentzietako ordezkariak (Debegesa, Iraurgi Berritzen, Oarsoaldea eta Tolosaldea Garatzen), Alemaniako Fraunhofer Institutuko Juan Rodriguez aditua, Holandako esperientzien berri emango digun Asier Larretxea aholkularia eta Kataluniako Arbucies udalerriko teknikaria den Jordi Riera. Gainera, ekainaren 21ean, Gipuzkoako energia-trantsizioaren ereduari buruzko hausnarketa estrategikoa egingo da World Lunch formatuan.

 

Aurten gainera, arratsaldez, Tabakaleraren kanpoaldean gerturatzen den jende guztiarentzat irekita egongo da Energia Feria 16:00tik 20:00ra. Bertan, ikusgai egongo dira eraginkortasun energetikorako eta energia berriztagarriak erabiltzeko benetako sistemak eta Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek gai hauei buruzko kontsultak erantzungo dituzte. Gainera, Feria irekita dagoen denbora guztian, edonork izango du aukera bere etxeko argindar fakturarekin horretarako ezarritako aholkularitza puntura gerturatzeko eta bertan, aditu batek, faktura hori nola murriztu daitekeen edota beste kontratazioa mota bat egokiagoa ote den azalduko dio, baita kontsumo datuak nola ikusi ere. Horretaz gain, haur txokoa ere izango da, txikienek energiarekin lotutako ekintzak burutzeko aukera izan dezaten, eta bi arratsaldeetan tailer desberdinak burutuko dira helduentzat:

 

Ekainak 21ean: “Etxebizitzen eraberritze eta birgaitze eraginkorrak. Hori lortzeko soluzioak”. 17:00, euskaraz. 18:00, erdaraz.
Ekainaren 22an: “Eguzki energia fotovoltaikoa, argindarra etxean sortzeko (autokontsumoa)”. 17:00, euskaraz. 18:00, erdaraz.

Tailerretan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik.

Dokumentazioa