Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

FORU ALDUNDIAK ITSASOAREN MUNDU EGUNAREKIN BAT EGITEN DU

“ITSASO OSASUNTSUAK, PLANETA OSASUNTSUA” Ekainaren 8an, Itsasoaren Mundu Eguna ospatzen da, “itsaso osasuntsuak, planeta osasuntsua” lelopean. Aurtengoa ospakizun berezia izan da, udazkenean egin baitzen Pariseko Klimaren Gailurra, eta bertan, beste erabakien artean, klimaren arloan itsasoek duten funtzioari erreferentzia berezia egin zitzaion eta nazioarteko komunitatea ekintzetara pasatzeko beharra ezarri zen lehendabizikoz.

2016·06·07


FORU ALDUNDIAK ITSASOAREN MUNDU EGUNAREKIN BAT EGITEN DU

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak bat egiten du ospakizun honekin, oinarrizko bi arrazoiengatik:

Batetik, kezka orokorra eta itsasoa zaintzeko borondate sakona adierazteko, gure planetako klima eta bizitzaren iturria baita

Eta, bestalde, guk eta gipuzkoarrek oro har Kantauri Itsasoarekin hartutako konpromisoa berresteko. Izan ere, gure ibaietako urak –Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba- Kantauri itsasoan itsasoratzen dira eta gure hondartzak bertan agertzen dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikukoa, hain zuzen ere. Hori guztia babestea eta zaintzea da gure Departamentuaren funtsezko zeregina eta itsas ingurumena hobetzen laguntzeko gure modua.

UNESCOK antolatutako “Itsasoa irtenbidea izan daiteke" jarduera ere babesten dugu, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako testuinguruan itsasoak bete behar duen tokiaren inguruan lan egiteko.