Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Foru Aldundiak ongietorria eman dio Kopenhageko Ingurumen gaietako zinegotziari, elkarlanean aritzeko klima aldaketari aurre egiteko borrokan

Jose Ignacio Asensio: “Kopenhageko ingurumen politikak eta jardunbide egokiak mundu hobea eta bizigarriagoa lor daitekeela erakusten duen adibide bikaina dira”.

2017·11·27


Foru Aldundiak ongietorria eman dio Kopenhageko Ingurumen gaietako zinegotziari, elkarlanean aritzeko klima aldaketari aurre egiteko borrokan

José Ignacio Asensio foru diputatuak ongi etorria eman dio Morten Kabell Kopenhageko Arlo Teknikoko eta Ingurumeneko zinegotziari gaur arratsaldean, klima aldaketarekin zerikusia duten gaietan elkarlanean aritzeko.  Bisita Gipuzkoan klima aldaketari aurre egiteko estrategia garatu eta abian jartzeko Ingurumen Departamentuak prestatu duen Gipuzkoa Klima 2050 estrategiaren aurkezpenarekin batera egokitu da.

Asensiok azaldu du Kopenhage jarraitu beharreko eredua dela berotegi efektuko gas isurketak murrizteari, klima aldaketaren aurkako politika aktiboei, eta eraginkortasun energetikoari dagokienez. Nabarmendu du hiri horrek lehentasuna ematen diola balorizazio energetikoari beste eredu batzuen aldean, eta ekonomia berdearen aldeko apustuari esker, "bistakoak diren emaitza lortzen ari dela". “Kopenhageko ingurumen politikak eta jardunbide egokiak mundu hobea eta bizigarriagoa lor daitekeela erakusten duen adibide bikaina dira” adierazi Ingurumen diputatuak.

Kabell Donostiako Udalak, Cristina Enea Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatu duten klima aldaketari buruzko Agora K2050 hitzaldi zikloan parte hartzera etorri da. Hitzaldi bat eman du, eta Kopenhageko egoeraren nondik norakoak azaldu ditu, izan ere, klima aldaketaren aurkako borrokari irmo ekin dio hiri horrek. Kopenhagek hainbat ekimen sustatzen du energia berriztagarriak erabiltzeko, eraikin energetikoki eraginkorrak eraikitzeko, eta kutsadura eta hondakinak murriztera zuzendutako jarduerak egiteko.