Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazte ikertzaileei zuzendutako Ingurumeneko bi beken deialdia

Ingurumeneko Departamentuak hiri hondakinen arloan ikertzeko, berritzeko eta dibulgatzeko bi beken deialdia egin du. Bekadunek 20.000 euroko diru kopurua jasoko dute eta 12 hileko iraupena izango dute bekek

2016·05·24


Hiri hondakinen eremuan aldaketak gertatzen ari dira etengabe, berrikuntzak maíz ematen dira, eta horiek ingurumena hobetzen laguntzen dute, hiri hondakinen arloko esparru zentarauak ezarritako hierarkiari jarraituz. Izan ere, lehenbizi hiri hondakinak prebenitu behar dira; ondoren, berrerabiltzeko birziklatzeko edo konpostatzeko prestatu, energetikoki balorizatu; eta azkenik ezabatu.

Ikusita hondakinen alorrak behar duen berrikuntza eta ikerlari gazteek behar duten laguntza, Ingurumeneko Departamentuak bi beka hauek sortzea erabaki du beken bitartez hondakinen alorreko lehentasunezko alderdietan ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio lanak bultzatzeko.

Hortaz, beka bat sortu du hiri hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko eta gaika biltzeko. Beka horren bitartez alderdi hauek landuko dira: elikagaien xahuketaren ebaluazioa eta haren aurkako borroka, sortzaileei bideratutako jarduketen garapena eta biohondakinen bilketa zabaltzeko mekanismoen garapena.

Bestearen helburua berriz, hondakinen arloko birziklapenarren ekodiseinuan eta industri ekosisteman ikertzea, berritzea eta dibulgatzea. Bekaren bitartez, beste alderdi batzuk landuko dira, hala nola, hondakinetik abiatutako produktu berrien ekodiseinua eta garapena, eta Gipuzkoako birziklapenaren industria ekosistema aztertzea eta garatzea.

Beka eskatu ahal izango dute ikertzaile gazteek baldin eta beren jarduera profesionala ez bada bekaren eremuan gauzatzen. Ingurumearekin lotua dagoen ezagutza-eremuaren bateko titulua izan beharko dute: lanbide heziketako goi mailakoa edo unibertsitateko gradu edo gradu osteko tituluren bat. Edonola ere, titulu horrek ezingo du izan lau urte baino gehiago.