Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkako 8 enpresak aurkeztu dituzte lehenbiziko proiektuak Birziklapenaren Klusterreko Ekonomia Zirkularrean

Ekonomia Zirkularreko I. Jardunaldian Berrerabilpenaren eta Birziklapenaren Klusterra eta hainbat eragile ekonomiko eta sozial elkartu dira, sektoreari bultzada eman eta Gipuzkoan ekonomia berdea sendotu nahian. José Ignacio Asensio: «Gipuzkoak aurrerapauso handia eman du gaikako zabor bilketarekin; orain hondakinak aberastasun eta enplegu iturri bihurtzeko garaia da».

2018·03·21


Gipuzkako 8 enpresak aurkeztu dituzte lehenbiziko proiektuak Birziklapenaren Klusterreko Ekonomia Zirkularrean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Ekonomia Zirkularreko I. Jardunaldia antolatu du, ekonomia zirkularrerako lurraldean, erkidegoan eta Europan dauden laguntza eta pizgarri programak aurkezteko.  «Gipuzkoa jasangarriago batean aberastasuna eta enplegua sortzeko erronka» lema zuela, jardunaldiak Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Birziklapen Klusterreko (GK Recycling) ordezkariak hainbat eragile ekonomiko eta sozialetako ordezkariekin elkartu dira. Saioan, birziklapenaren industriarako Gipuzkoan diren helburuak azaldu dizkiete, eta lurraldean ekonomia zirkularra sustatzeko dauden laguntzen berri eman diete.

 

Jardunaldiaren aurkezpena Ingurumen diputatu José Igacio Asensiok egin du, eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko Gipuzkoa Klima 2050 estrategian kokatu du topaketa hau. «Klimaren arloan Europan ezarrita dauden helburuekin bat etorriz, GK 20150 egitasmoak helburu hauek ezarri ditu gure lurralderako: 2030. urterako  emisioak % 40 murriztea, energia berrigarrien erabilera % 27raino igotzea eta efizientzia energetikoan ere portzentaje horretan aurrera egitea. Ahalegin handiak eskatuko dituzten erronkak dira guztiak, baina aldaketa klimatikoaren kontrako borrokak aukera bezala ere ikusi behar da, ekonomia zirkularra bultzatzeko eta ekonomia berdea garatzeko aukera bezala, Gipuzkoarako aberastasun iturri bihur dadin», adierazi du Asensiok. Foru diputatuak aditzera eman du urteotan lan eskerga egin dela gaikako zabor bilketan eta hondakinen birziklatzean, 2000 urtea baino lehen % 20tik beherako portzentajeak zeudelarik gaur egun ia % 50ean baikaude. Duela urte batzuk zabortegietan lurperatzen genuen hainbat hondakin mota birziklatu egiten dira orain, materia organikoa konpostatu egiten da eta, laster, energia berreskuratuko dugu. Hori dena aurrerapen handia da aldaketa klimatikoari aurre egiteko, baina, Ingurumen diputatuaren iritziz, beharrezkoa da beste urrats bat ematea. «Gipuzkoak aurrerapausu handia eman du gaikako zabor bilketarekin; orain hondakinak aberastasun eta enplegu iturri bihurtzeko garaia da» Asensiok, azkenik, dei bat egin die Gipuzkoako gizarteari eta sekgtoreko enpresei «indarrak batzeko eta, denen artean, hondakinak eta aldaketa klimatikoa aberastasuna eta enplegua sortzeko aukera bihurtzearren, Gipuzkoa jasangarriago batean».

 

 

 

 

Ekonoma zirkularreko proiektu berriak Gipuzkoan.

 

Gipuzkoako zortzi enpresak eta erakundek  ekonomia zikrulareko proiektuak garatu dituzte 2017. urtean, eta Ekonomia Zirkularreko I. Jardunaldian, Donostian, aurkeztu dituzte.  Eduki desberdineko proiektuak dira, langai desberdinak dituztenak: produktu eta material berrien sorkuntza, hondakinak birziklatzeko teknika berriak eta hondakinetatik eratorritako lehengaien aprobetxamendua, besteak beste. Proiektu guztek izan dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren finantzaketa eta Birziklamenaren Klusterraren (GK Recycling) laguntza.

 

Hala, Ekolber-eko Jesús Olloquieguik mazeta biodegradagarriak ekoizteko proiektua aurkeztu du; Ekotrade-ko Mikel Zubiaguirrek azaldu zituen eraikuntza eta eraisketako hondakinak eraikuntzarako lehengai gisa aprobetxatzeari buruz egin duten azaterketaren emaitzak; Asfaltia-ko Marisol Barralek ere ikerlan baten emaitzak aurkeztu ditu, neumatikoetatik eratorritako hautsak nahaste bituminosoetan erabiltzeari buruzko azterlana egin baitute; Ekogras-eko Amaia Oiarbidek azaldu du kafe kapsula baztergarriak aprobetxatzeko lana; CEITeko Eririque Aymerichek kondar uretan ekonomia zirkularreko soluzioak aplikatzeko egin duten ikerketa; Ekorec-eko David Zabalak, berriz, EHU/UPVko doktore Cristina Peñarekin garatu duten proiektua esplikatu du, plastikoa ehungintzako hari bihurtzekoa; eta, azkenik, Emaus Fundazioko Pilar Vicentek entitate sozial horrek garatu duen proiektua aurkeztu du, hondakinen trazabilitatea eta jarraipena ahalbidetzeko proeiktua, hain zuzen ere, hondakinen aprobetxamendua eta birziklatzea hobetzeko landua.

 

Dirulaguntzak eta bestelako laguntzak

 

Jardunaldian, halaber, enpresek ekonomia zirkularra bultzatzeko eta garatzeko izan ditzaketen programak aurkeztu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuko zuzendari Mónica Pedreirak bere departamentuak arlo honetan duen estrategia azaldu du, eta iragarri du 2018ko ekitaldian 750.000 euroko dirulaguntzak xedatuko dituela departamentuak enpresek, udalek, mankomunitateek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek arlo honetako proiektuak bultza ditzaten. Laguntzek proiektuaren kostuaren % 75erainoko tartea estali dezakete, gehienez ere 40.000 euroren mugarekin. Eta dirulaguntzez gainera, Ingurumen Departamenrtuak lau ikerketa beka deituko ditu, ekodiseinu, hondakinen prebenzio, gaikako bilketa eta birziklapen esparruak ikertzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzen azalpena, berriz, Ihobeko zuzendari Jesús Losadak eman du. Jaurlaritzak, 2018an, 1.825.000 euro xedatuko ditu guztira, esparru hauek helburu hartuta: ekoberrikuntza: produktu berriak eta negozio eredu berriak garatzeko eta balio katea hobetzeko; ekodiseinua: produktuak birdiseinatzeko edo diseinu bikaintasuna lantzeko; ekonomia zirkularra eta ETE eta Basque Ecodesign HUb-eekin elkartutako proiektu erakusleak: hondakinen kudeaketa hobetzeko ekonomia zirkularreko proiektuak garatzeko eta, halaber, enpresentzako aukera berriak sortzeko, birziklapen eta fabrikazio soluzio berriak sortzearren, material sekundarioetatik (upcycling)  abiatuta. Laguntzen onuradun izan daitezke enpresa eta entitate industrialak, Euskal Zientzia eta Teknologia Sarea eta bestelako entitate publko batzuk. Finantzaketa kostuaren % 60raino iritsi daiteke.

 

Ekonomia zirkularrerako laguntza eta finantzabideen zati garrantzitsu bat Europako fondoetatik dator. Izan ere, Europako Batzordeak, 2015. urtearen amaieran, ekonomia zirkularrerako paketea enartu zuen, 6.000 milioko fondo europarrekin. Laguntza horien edukia, deialdi nagusiak eta proiektuak aurkezteko beharkizunak Grupo Gisma kontsultoria espezializatuak osatu ditu.