Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Larunbata honetan Miramar Jauregian moda jasangarriaren desfilea egin da, material birziklatuekin egindako arroparekin

2016·11·28


Larunbata honetan Miramar Jauregian moda jasangarriaren desfilea egin da, material birziklatuekin egindako arroparekin

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen bukaera gisa, pasa den larunbatean, Miramar jauregian moda desfile jasangarria egin zen, Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak antolatuta, Donostiako Udalaren laguntzarekin, Sustapen Ekonomikorako Departamentuaren eta Modako Klusterraren eta Ecoembesen bidez.

Azken urteetan modaren industriak ere aurrerapausoa eman du ingurumenaren mesedetan, birziklatze programak sustatuz eta ehunak berrerabiliz; moda jasangarria ahalbidetuz. Lehen aldia da Gipuzkoak maila honetako ekitaldi bat egiten duela, ehun birziklatuekin, jasangarriekin, eta Green etiketarekin lan egiten duten 7 etxe-7 diseinatzaileren bildumak taularatu dituena. Sortzaile horiek erakutsi dute eta erakutsiko dute posible dela ingurumena babestuz moda diseinatzea. Enpresa hauek dira: Skunkfunk, Maripuri Tijeritas, Akukuna, Lavandera, Inge Zubeldia, Tytti Thusberg eta Moises Nieto. Azken hori Laboratorio MFSHOW by Ecoembes I. edizioaren irabazlea da eta “Colección capsula” bilduma aurkeztu du, bildumaren %80 material birziklatuekin (bereziki plastikozko botilekin) egindako ehunak erabili dira.

Ingurumen Departamentuak Ecoembres Fundazioaren eta Ecoalfen laguntza izan du ekitaldi honen antolaketan. Ecoembes Fundazioa irabazi asmorik gabeko elkartea da eta birziklatzearen bidez eta Espainian ontzien ekodiseinuaren bidez ingurumena zaintzen du. Ehun-gaien fabrikatzaileak dira eta hondakin plastikoetatik abiatuta sortutako ehunak eman dituzte.

Desfilea hasi aurretik, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak ongi etorri hitz batzuk esan zituen eta adierazi zuen “ekitaldi hau moda eta jasangarritasuna uztartzen dituen ekitaldia dela, hondakinen prebentzioaren eta berrerabiltzearen beharra eta garrantzia sustatzeaz gain pertsonak horren inguruan sentsibilizatu nahi dituena, eta aldi berean bertako diseinatzaileei eta birziklatze enpresei aukera bat emango diena”.

Ehungintza bigarren kontsumo sektorea da, elikagaienaren ondoren, eta beraz, eragile ekonomikoa eta enplegu sortzailea da. Horregatik, garrantzitsua da sektore hau ere jakitun izatea ingurumenarekin errespetuzkoa izan daitekeela birziklatze prozesuetatik datozen material berriak erabiliz. “Gipuzkoako ehungintza sektorean erreferentzia bihur daiteke moda jasangarriari dagokionez”, esan zuen Asensiok.  

Jarraian Skunfunk etxeak eman zion hasiera desfileari. Kalitateari eta bere arropen iraupenari garrantzia ematen dion etxea da. Aukeratzen dituzten materialak kotoia, lihoa, poliester birziklatua eta tenzela dira. Gaur egun, bildumaren %50 baino gehiago ehun jasangarriekin egina dago, GOTS eta OCS ziurtagiriekin.

Kalitate goreneko kotoi organikoa eta ziurtapen altuekin (GOTS), Maripuri Tijeritasen diseinuak erosoak dira, konbinazio soil baina dibertigarriak ditu eta bukaera zaindua dute. Diseinu propioaren eta bertakoaren aldeko apustua da. Bere arropak Donostian diseinatzen dira oso osorik eta Donostia eta Bartzelona artean egiten dira.

Diseinu alaiak, naturalak, erosoak eta funtzionalak ditu Akukunak aurkeztu duen haurrentzako bildumak, gozatzeko eta jolasteko, ekologikoa eta jasangarria.

 

Lavandera etxeak ihes egiten die konbentzionalismoei. Bildumazaleentzako bilduma da, sei hilabetetik behin jaio eta hiltzen diren bildumen oso bestelakoa. Larunbatean ziurtapen altuko (GOTS) arropak aurkezten zituen proposamena egin zuen.

 

Inge Zubeldiaren bilduma material birziklatuekin soilik egina dago eta Marokoko herri koloretsu txikietan oinarritu da.

 

Azkenik, Titty Thusberg-en leloa “Emociones sostenibles” da. Berezia eta oinordetzan hartu daitekeena sortzea da kontua, denboraz kanpoko diseinua duena. Lehengaia erabilitako arropak dira edo bigarren eskuko dendetan saldu gabe gelditu diren denboraldiko hondarrak. Bere diseinuak pieza bakarrak dira.