Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ingurumen Departamentuak ingurumen hezkuntzako BizitzEKO! kanpaina aurkeztu du

Jose Ignacio Asensio: “Ziur gaude txikitan eskuratzen ditugun balioak direla pertsona helduak garenean izango ditugunak, eta gure erantzukizuna da haurrei ohitura jasangarriak eskuratzen laguntzea" adierazi du diputatuak. Ingurumen Departamentuak ekimen bat antolatu du Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, haurren artean hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklatzea sustatzeko. Igandean, goizeko 11:00etan jarriko da abian BizitzEKO! tailerra Tolosako Topic-en. Haurrek “Hondakinen erreinua” ezagutu, eta bideo bat ikusiko dute. Horrez gain, ikastetxeetan on-line tailerrak emango dira.

2017·11·22


Ingurumen Departamentuak ingurumen hezkuntzako BizitzEKO! kanpaina aurkeztu du

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak BizitzEKO! ingurumen hezkuntzako kanpaina aurkeztu du gaur, Idoya Otegui Topic-eko eta Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiko zuzendariarekin batera. Jarduera hori Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren eta Ingurumen Departamentuak antolatutako Hondakinen Prebentziorako Europar Astearen barruan kokatzen da. 

Azaroaren 26an, igandean, goizeko 11:00etan jarriko da abian BizitzEKO! tailerra Tolosako Topic-en. Tailerra 8 urtetik aurrerako umeei zuzendua dago. Haurrek aukera izango dute gizarteak sortzen dituen hondakinei buruzko hausnarketa egiteko eta arazoaren aurrean jarrera konstruktibo bat lortzeko lan egiteko, naturari egiten diogun kalteaz jabetuta.

José Ignacio Asensiok azaldu du tailerraren helburua dela haurren artean hondakinen murrizketa, berrerabiltzea eta birziklapena sustatzea. “Ziur gaude txikitan eskuratzen ditugun balioak direla pertsona helduak garenean izango ditugunak, eta gure erantzukizuna da haurrei ohitura jasangarriak eskuratzen laguntzea" adierazi du diputatuak.

Lehengo eta behin, umeek Topic-eko arkupeetan dauden "Hondakinen erreinua" ikusiko dute. Ibilbidean zehar, lau erreinu ezagutuko dituzte: paperaren erreinua, plastikoena, hondakinena eta organikoarena. Erreinu horiek hondakinez eginda daude, eta horiei esker, ikasiko dute non bota behar den zabor mota bakoitza. Topic-en sartu ondoren, bideo bat ikusiko dute; bertan, Marionak, Topic-eko txotxongilo anfitrioiak, murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari buruzko argibideak emango dizkie. Jarduera bukatu eta gero, ikastetxeek lanean jarraitu ahal izango dute ikastetxeetan emango den on-line tailer baten bidez.