Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ingurumen diputatuak Mundu mailako ACLIMA 1. Batzarreko ordezkariei harrera egingo die

José Ignacio Asensio, Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatuak, Gipuzkoako Foru Aldundian hartuko ditu ostiralean “Ingurumenaren erronkak Kolonbia eta Mexikon” Mundu mailako ACLIMA 1. Batzarreko ordezkariak.

2016·09·14


Ingurumen diputatuak Mundu mailako ACLIMA 1. Batzarreko ordezkariei harrera egingo die

“Ingurumenaren erronkak Kolonbia eta Mexikon” Mundu mailako ACLIMA 1. Batzarra dela eta, Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuak irailak 16a ostiralerako harrera antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu aretoan. Bertan bi herrialdetako ordezkariak eta ACLIMAko zuzendaritza presente izango dira.

Asensiorekin izango duten hitzorduak, Mexiko eta Kolonbiako ordezkariei hondakinen, uraren eta ondarearen alorrean Gipuzkoako kudeaketa ezagutzera emango zaie. Enpresa, fundazio eta unibertsitateen zeregina nabarmenduz eta Gipuzkoako Berrerabilpen eta Birziklapen Klusterraren eginkizuna sustatuz.

“Ingurumenaren erronkak Kolonbia eta Mexikon” batzarra, ACLIMA Euskadiko Ingurumen Industriaren Kluster Elkarteak antolatua, irailaren 13 eta 14an egin zen eta hondakinen, ura eta ingurumenaren babesarekin harremana duten Kolonbia zein Mexikoko enpresari eta adituen partaidetza izan du: Rubén Lazos, Mexiko Hiriko Ingurumen Idazkaritzaren Arautze zuzendari nagusia, Néstor Franco, Cundinamarka  (Kolonbia) Eskualdeko Korporazio Autonomoko zuzendari nagusia eta Maryluz Mejía, Osasun eta Ingurumen Ingeniaritza Elkarte Kolonbiarraren zuzendari exekutiboa.

Mundu mailako ACLIMA 1. Topaketaren helburua, estatu amerikarrak dituzten ingurumen erronkak partekatu, aukera berriei ekitea posible egiten duten harremanak ezarri eta beharrei erantzun emateko irtenbiderik hoberena bilatzea da.