Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

José Ignacio Asensio: «Erabaki honek Europako herrialdeen buruan jartzen gaitu hondakinen kudeaketan»

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzar Orokorrak onartu ditu, ezohiko bilkuran, Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lizitaziorako agiriak. Batzarrean izan dira kideen % 100, eta lizitazioa onartu da aldeko botoak % 89,7 izanda, eta soilik % 10,3 aurka.

2016·07·27


José Ignacio Asensio: «Erabaki honek Europako herrialdeen buruan jartzen gaitu hondakinen kudeaketan»

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari eta Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok balioespen on bat egin du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lizitaziorako agirien onartzeaz, «hondakinen kudeaketaren arazoa behin betikoz konponbidean jartzen baitu erabaki honek». Ingurumeneko foru diputatuak azaldu duenez, «onarpen honek erakusten du normaltasuna gailendu dela eta agintera iristerakoan gipuzkoar herritarrekin hartutako konpromisoak betetzen ari garela». Asensiok nabarmendu du «erabaki honek, gaikako bilketa eta birziklatze tasekin batera, Europako herrialde aurreratuenen buruan jartzen gaituela hondakinen kudeaketari dagokionez».

Adostasuna izan da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzar Orokorrean, kideen % 100 bertan zirela, % 89,7 aldeko botoei esker, aurkakoak % 10,3 soilik izan baitira. Lizitazioaren alde egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ordeztutako mankomunitate guztiek, Tolosaldekoak eta Urola Erdikoak izan ezik. Horrela, oniritzia ematen zaio Gipuzkoako Ingurumen Gunearen diseinu, eraikitze, finantzaketa, eragiketa eta mantenua,  obra publikoa emateko kontratu baten bitartez, esleitzeko kontratuaren espedientearen azterketa eta onarpenari.

Hemendik aurrera, enpresek 60 eguneko epea izango dute eskaintzak aurkezteko, eta, jarraian, behin betiko esleipena egingo da azaroan, obrak hasi daitezen, aurreikusten den bezala, datorren urteko urtarrilean.