Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kantaurialdea bideo-lehiaketako bozketa martxan

Finalera pasa diren bideoak ikusgai daude jada.

2018·05·16


Kantaurialdea bideo-lehiaketako bozketa martxan

Irekita dago maiatzaren 22ra arte lehiaketaren finalerako hautatuak izan diren bideoen bozketa fasea. Bozka web bidez ematen da, klikatu hemen bideoak ikusteko eta bozka emateko. Kategoria bakoitzeko bozka bat eman daiteke. Jasotzen diren bozka kopuruak, balorazio guztiaren heren bat osatuko du eta epaimahaiaren balorazioak berriz, beste bi heren. Sari banaketa maiatzaren 31n izango da.

 

Hiru kategoriatan parte-hartu ziteken lehiaketan eta honokoak dira finalistak:

Banakako kategoria:

  • Jon Alonso Barjadí, Ekintza Ikastetxea, Donostia: "Hernaniko parke botanikoa"
  • Ander Ereña, La Salle Ikastetxea, Eibar: "Angorako Untxi Txikia"
  • Garazi Bizente, Aranzadi Ikastola, Bergara: "ggjg"
  • Ekain Agirre, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Urretxu: "Amamaren txokoak"

Taldekako kategoria:

  • Agustín García, Ali El Jamay eta Iker Maldonado, Floreaga Salestar Ikastetxea, Azkoitia: "Natura"
  • Andrea Redondo, Naroa Alberdi eta Sara Bastida, Floreaga Salestar ikastetxea, Azkoitia: "Zaindu dezagun gurea dena"
  • Beñat Barcina eta Jon Osma, Santo Tomas Lizeoa, Donostia: "Igeltxoa"
  • Garazi Gainberri eta Unai Iriarte, Santo Tomas Lizeoa, Donostia: "Ardia"
  • Unai Laskurain eta Nayla Perez, Aranzadi Ikastola, Bergara: "Gure erreka gure altxorra"

Gelakako kategoria:

  • DBH 3B, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Urretxu: "Inguruko paisaiak, poemen inspirazioa"
  • DBH 3C, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Urretxu: "Naturbertso"
  • DBH 3C, Laskorain Ikastola, Tolosa: "Gozatu Tolosaz naturan"
  • DBH 3C, Txingudi Ikastola, Irun: "Natura polita da..."