Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Klima Aldaketari aurre egiteko Zentroa 2018an eratuko da

2017·11·07


Klima Aldaketari aurre egiteko Zentroa 2018an eratuko da

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren aurrekontua 24.512.598 eurokoa da, honek %3ko hazkundea suposatzen du.

Berritasun nagusia da Klima Aldaketari aurre egiteko Zentroa sortzeko, lehendabizikoz aurrekontu-sail bat egingo dela. Proiektu hau Etorkizuna Eraikiz programan barneratuta dago eta 2018an emango du argitara, 800.000 euroko aurrekontu-saila du. Hondartzen Plangintza Integraleko ia bi miloi euroko aurrekontu-saila garrantzitsua da ere, lehendabizikoz barneratuko baitu hondartzen irisgarritasuna hobetzeko aurrekontu-saila.

Jasangarritasuna Gipuzkoako ezaugarri bilakatzeko helburuarekin, herritarrak, instituzioak eta sare ekonomiko enpresarial guztia partaide bilakatuz, Tokiko Agendei diruz lagunduko zaie 140.000 euroren bitartez, Nazio Batuen Erakundeak ezarritako helburuak garapen jasangarriaren inguruan betetzeko. Herritarren kalteberatasun energetikoaren aurka borrokan jarraitzeko, eraginkortasun energetikoaren hobekuntza lortzeko eta trantsizio energetikorantz aurrera egiteko 1,8 miloi euro zuzenduko dira eta Energiaren Zuzendaritza Plangintza egingo da.

Obra Hidraulikoetako eremuan, ia lau milioi euro zuzenduko dira uren hornikuntza sistemak sendotzeko eta hondakin-uren saneamendua osatzeko. Ia milioi euroko aurrekontu-saila egongo da uretako sistemen berreskuratze morfologikoa gauzatzeko, presa txikiak eraitsiz adibidez, arraien igarotzea ekiditzen dutelako.