Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Klimari lotuta sortu zen ikasle foroak klima aldaketari aurre egiteko jardunbide egokien dekalogo bat onartu du

Ingurumen Departamentuak gazteen foro iraunkor bat sortu zuen apirilean, klima aldaketaren aurkako ekintzen inguruan elkarrekin lan egiteko. José Ignacio Asensio: «Gipuzkoa jasangarriagoa nahi badugu, gazteen inplikazioa eta parte-hartzea ezinbestekoak dira».

2018·11·05


Klimari lotuta sortu zen ikasle foroak klima aldaketari aurre egiteko jardunbide egokien dekalogo bat onartu du

Gaur goizean, klima aldaketaren aurkako nazioarteko egunean, eta Ingurumen Departamentuak deituta, Aldundiarekin elkarlanean klima aldaketari aurre egiteko ekintzak lantzen ari den ikasle gazteen foro iraunkorraren hirugarren topaketa egin da. Gaurko topaketan, gazteek klima aldaketari aurre egiteko jardunbide egokien dekalogo bat egin dute gazteek.

 

Usurbilgo Lanbide Eskolako eta Easo Politeknikoko Lanbide heziketako 60 ikaslek parte hartu dute foroan.

 

Onartu duten Dekalogoa honaxe hau da:

 

Murriztu, birziklatu eta berrerabili.
Auto gutxiago, bizikleta gehiago.
Saihestu alferrikako bilgarriak.
Landatu zuhaitz bat.
Itzali telebista, ordenagailua, DVDa,...
Zaindu etxetresna elektrikoak.
Egokitu termostatoa.
Aldatu bonbillak.
Erabili ur bero gutxiago.
Aztertu gurpilak.

 

Foro honen bidez klima aldaketarekiko sentsibilizatuta dauden herritarrak hezi nahi dira, gizarteko kide aktibo izan daitezen, eragiteko eta Gipuzkoa jasangarriagoa eraikitzeko proiektuetan parte hartzeko gaitasunarekin. Ekimen honekin lortu nahi da gazteei ikusgarritasuna ematea esparru publikoan; belaunaldi arteko komunikazioa hobetzea; eztabaidatan gazteengan eragina duen errealitatea txertatzea, ikuspegi integral bat izateko; helduek gazteekiko dituzten aurreiritziak gainditzea; herritartasunaren ohiturak eta elkarrizketa sustatzea, partaidetzaren alderdi pedagogikoenetik, eta, aldi berean, klima aldaketari aurre egiteak duen garrantziaz jabetzea.

 

Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok adierazi du «Gipuzkoan belaunaldi sentsibilizatu bat daukagu, arazoaz jabetzen dena, eta planetaren alde eta klima aldaketaren aurka jarduteko prest dagoena. Etorkizunerako Gipuzkoa jasangarriagoa diseinatu eta eraikitzeko beharrezkoa den ikuspegi gaztea, erabaki politikoak hartzerakoan aintzat hartu behar duguna, beraiek baitira etorkizuna biziko dutenak, eta ikuspegi desberdinago eta, agian, ausartagoa ekar dezaketenak». «Gipuzkoa jasangarriagoa nahi badugu, gazteen inplikazioa eta parte-hartzea ezinbestekoak dira», esan du Asensiok.

 

Aldundiak ‹Millennials eta Klima Aldaketa› jardunaldia sustatzen du, Klima Aldaketaren Aurkako Estrategiarekin batera doan partaidetzazko deliberazio prozesuaren esparruan. Agente publiko, pribatu, fundazio eta elkarte desberdinen sentsibilitateak bildu nahi dira. Hor, gazteen ikuspegiak oinarrizko rol bat du.

Gazteekiko topaketa hau Klima Aldaketaren Aurkako Estrategiarekin batera doan partaidetzazko deliberazio prozesuaren esparruan egin da, Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Klima 2050 Estrategian definitutako estrategiak tokiko mailan garatzeko abian jarri duen Gipuzkoako lehenengo ekintza programaren barruan.  Klima aldaketari buruzko foru programaren helburua da laguntzea lehengaien eta energia fosilen kontsumoa gutxitzen, isuriak murrizten eta klima aldaketa eragiten duten berotegi efektuko gasak (BEG) gutxitzen. Ildo horretan kokatzen dira, hain zuzen, departamentuak argindarra aurrezko sustatzen dituen politikak (Argitu programa), eraikuntza publikoetan energia berriztagarriak ezartzeko sustatutakoak, hondakinen prebentziorako garatutako estrategiak eta Birziklatzearen Klusterra.

 

Gainera, politika horiek guztiek bat egiten dute etorkizunean martxan jarriko den Gipuzkoako Klima Aldaketaren eta Energia Berriztagarrien Zentroaren xedearekin eta haren parte izango dira. Zentro hori Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programaren barruan sustatzen duen proiektu estrategikoetako bat da.