Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Foru Aldundia pozten da Klima aldaketari buruzko Parisko akordioa indarrean sartu izana

2016·11·03


Foru Aldundia pozten da Klima aldaketari buruzko Parisko akordioa indarrean sartu izana

Iragan abenduan Parisen egindako Klima aldaketari buruzko Munduko goi bilerak adostu zuen hitzarmenak indarrean sartu beharko zuela sinatu eta hilabeteren buruan. Hitzarmena 55 herrialdek sinatu zuten, gas kutsagarrien isurpen osoen %55 osatzen dutenak.

 

Helburu hori urriko lehen egunetan lortu zen, eta bihar, azaroak 4, Parisko hitzarmena indarrean sartuko da. Horrek esan nahi du, Lurrarentzat arriskutsua den klima aldaketa saihesteko Mundu osoko ekintza plana jarri behar dela martxan berotze globalak 2ºC gainditu ez ditzan 2.020an, eta hobeto 1,5ºC badira.

 

Jose Ignacio Asensio Ingurumen Foru Diputatuarentzat “Parisko hitzarmena indarrean sartzea berri ona da, klima aldaketaren aurkako konpromisoak hartzea esan nahi duelako, eta konpromiso horien berrestea oso azkar egin da horrelako nazioarteko hitzarmen baterako; gainera Marrakech-en (Maroko) azaroaren 7tik 18ra egingo den Klimari buruzko goi bileraren bezperetan dator, eta herrialdeek irmotasunez egin ahal izango dute aurrera hitzarmena ezartzen”.

 

Asensiorentzat, “Indarrean sartzeak adierazten du klima aldaketak kezka pizten duela mundu mailan eta beharrezkoa dela geldiarazteko neurri eraginkorrak hartzea. Lurralde bakoitza munduko helburu handi honetan inplikatzeko garaia da, berotze osoa 2ºC ez igotzea alegia, eta horretarako, munduko herrialde handiez gain, udalerri bakoitzak, eskualde bakoitzak,... bere planak egin behar ditu, denok batera ekinez eta nazioarteko elkartasunari esker soilik lortuko baitugu gure planeta hurrengo belaunaldientzako zaintzea. Gipuzkoaren kasuan urteetako lan eta esperientziak ditugu, Tokiko Agenda XXI egiteko prozesuaren barruan daudenak.