Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

LEMA LIFE Proiektuaren aurkezpena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astean

2016·11·14


LEMA LIFE Proiektuaren aurkezpena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astean

LEMA LIFE proiektuaren aurkezpena egin zen azaroaren 11n Donostiako Aquariumean. Aurkezpena Innobasquek bultzatzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astearen barruan kokatu zen eta hiritarrei irekia izan zen.

Aurkezpenean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko teknikariek hartu zuten parte, AZTI Teknologia–Zentroko teknikariekin eta Espainiako Surfrider Foundationeko bozeramailearekin batera.

LEMA LIFE proiektuak ur gaineko zaborra jasotzeko eta kudeatzeko zerbitzu adimendun bat ezartzea du helburu, tokiko agintariei laguntzeko ikuspegi jasangarri bat izan dezaten kostaldea garbi mantentzeko eta hondakin horiek ingurumenean eta gizartean sortutako inpaktu negatiboak murrizteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuaren ekimen nagusien laburpena egin zuen, Surfrider Foundationek itsasoko zaborrarekin lotutako arauen análisis motza eta gai honen inguruan kontzientzia sortzeko erabiltzen dituen bideoak aurkeztu zituen bitartean. AZTIk itsasoko hondakinen deribaren ezagutza hobetzen landuko duen konponbide teknologikoa aurkeztu zuen, modelo meteorologiko-ozeonagrafiko bat, bideozaintza sistema eta ur gaineko barrerak oinarri izango dituena.