Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Life LEMA europar proiektua, Ipar zein Hego Euskal Herrian garatua, itsas zaborrari buruzko problematikari konponbideak bilatzen saiatzen da, europar adituen Biarritzeko topaketa baten bitartez.

Irailak 28an, Biarritzeko Udalaren Maison des Associationsen egingo da 2017tik 2019ra izango diren hiru topaketatik lehendabizikoa; bertan parte hartuko dute Frantzia eta Espainiatik heldutako 30 adituk. Topaketa honen helburua da mugaz bi aldeetan uretan dabilen zaborra kudeatzeko erantzun bateratua ematea.

2017·09·27


Life LEMA europar proiektua, Ipar zein Hego Euskal Herrian garatua, itsas zaborrari buruzko problematikari konponbideak bilatzen saiatzen da, europar adituen Biarritzeko topaketa baten bitartez.

LIFE LEMA europar proiektuak 6 kide ditu (AZTI, Rivages Pro Tech Grupo Suez, Biarritzeko Herriko Etxea, Kosta Garbia eta Surfrider Foundation Europe), Gipuzkoako Foru Aldundia gidari dutela, eta 2,1 milioi euroko inbertsioa izango du guztira, horietatik 1,2 milioi euro Europar Batasunak finantzaturik. Proiektua 2016ko irailean jarri zen abian eta hiru urte da irautekoa, eta gida metodologiko bat zein erreminta adimentsuak ematea proposatzen die tokian tokiko agintariei, haiek itsasoan dabilen zaborra eraginkorki kudea dezaten. 2017an, egokitutako bi arrantzontzi, Donostiako Miren Argia eta Donibane Lohizuneko Itsas Belara, itsasoan dabilen zaborraren biltze-lanetan hasi dira. LIFE LEMA proiektuaren jomugetako bat da Bizkaiko Golkoko hego-ekialdean 100 tona itsas hondakin biltzea.

LIFE LEMAk, gainera, Europako politiketan hobekuntzak bultzatu nahi ditu mugaz alde askotako uretako itsas zaborraren kudeatze gaietan. Horretarako, topaketak egingo dira proiektuak irauten duen hiru urtean, eta Biarritzen izango da lehendabiziko bilkura heldu den irailaren 28an. Frantzian zein Espainian biltzekoak diren lantalde horietan, mugaz bi aldeetako adituak elkartuko dira, aldean asmo bakarra ekarriz:  itsasoan dabilen zaborra kudeatzeko neurriak hobetu eta horien aplikazioaren jarraipenerako erantzunak bilatzea.

Topaketa horiek hiru lan ardatzen inguruan egituratuko dira, Surfrider Foundationek koordinaturik. Lehendabiziko ardatza Europako Itsas Estrategiaren eta estatu kideen arteko lankidetzaren inguruan harilkatzen da, 2020. urtean itsas ingurunearen ingurumen egoera on bat erdiesteko. Bigarrena, berriz, Arrantzako Politika Komunari buruzkoa da eta, bertan, itsasoan dabilen zaborra biltzeko arrantza arloak duen inplikazioa aztertzen da. Bukatzeko, hirugarren ardatza lurralde politikei erreparatzen die, tokiko askotariko erakundeen arteko hondakinen kudeaketa koordinatu eta hobetzeari begira.

 

Xehetasunez, mugaz bi aldeen arteko lankidetza politiketan arreta jarriz, Itsas Estrategiari buruzko Oinarrizko Zuzentarauak adierazten duen bezala, hartutako neurriak aztertuko dira, bai eta horiek itsas zaborrean eta, zehazki, Bizkaiko Golkoan duten eragina ere. Bestalde, Europako Arrantza eta Itsas Funtsari dagokionez, 39 eta 43. artikuluen aplikazioari aurre egin ahal izateko behar araudia aztertuko da, itsasoan dabilen zaborra harrapatzen arrantza arloak duen inplikazio zuzena aztertuz. Bukatzeko, lurralde ikuspegi bat hartuz, itsas zaborra albait hobekien bildu eta kudeatzeko beharrizanak aztertuko dira, mugaz bi aldeetako tokiko erakundeen arteko elkarlana eta lankidetza bateratua bultzatzea jomuga hartuta.

 

Argibideak:

Surfrider España

+ 34 688 684  618

medioambiente@surfrider.eu

Proiektuko sare sozialak:

https://www.facebook.com/Lifelema/

https://twitter.com/Life_LEMA

https://www.instagram.com/lifelema/

 

Webgunea:

http://lifelema.eu/fr/