Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Life LEMA proiektu europarrak Life programaren 25. urteurrena ospatuko du bi ekitaldiekin Donostian itsas zaborrek duten inpaktua azpimarratuz.

Maiatzaren 12an “Facing the Global Challenge of Marine Litter”en inaugurazioa, itsas zaborraren argazki erakusketa Donostiako Impact Hubean, Tabakaleran. Maiatzaren 13an Ocean Initiatives Nazioarteko Boluntario Programaren ekimen bat burutuko da Zurriolako hondartzan.

2017·05·17


Life LEMA proiektu europarrak Life programaren 25. urteurrena ospatuko du bi ekitaldiekin Donostian itsas zaborrek duten inpaktua azpimarratuz.

LIFE LEMA proiektu europarrak 6 bazkide ditu (AZTI, RIvages Pro Tech, Grupo Suez, Biarritzeko udala, Kosta Garbia eta Surfrider Foundation Europe), Gipuzkoako Foru Aldundiak buru dela. 2,1 milioi euroko inbertsioa suposatzen du, zeintzuetatik 1,2 milioi Europar Batasunak finantzatzen dituen.

Proiektua, 2016ko irailean abiatu zena eta hiru urteko iraupena duenak, autoritate lokalei gida metodologiko bat eta tresna adimenduak eskaintzea planteatzen du, itsas zabor flotagarriaren  kudeaketa eraginkor bat egiteko, mugaz haraindiko ikuspegiarekin politika europarretan hobekuntzak sustatuz.

LIFE programaren 25. Urteurrena ospatzeko, maiatzaren 12 eta 13an bi aktibitate antolatuko dira:

Maiatzaren 12an, ostirala, Jose Ignacio Asensio, Ingurumena eta Obra Hidraulikoen ahaldun nagusia etorriko da Gipuzkoako Foru Aldunditik, eta Impact Hub Donostian, Tabakaleran, Life LEMA proiektuaren argazki erakusketa inauguratuko du, goizeko 12:00tik aurrera bisitatu ahal dena eta jendeari irekita egongo dena maiatzaren 19a arte. Erakusketak Bizkaiko Golkoan egondako fase ezberdinak eta bertako bazkideak aurkeztuko ditu. Inaugurazioa eta gero, bertaratutakoei hamaiketakoa eskainiko zaie.

Maiatzaren 13an, larunbata, goizeko 11:00tan hondakinen bilketa eta karakterizazioa burutuko da Zurriolako hondartzan, Ocean Initiavives Nazioarteko Boluntario Programaren barruan. Ekimenak itsas zaborrak eragiten duen inpaktua ezagutzera eraman nahi du, modu honetan LIFE Programaren 25. Urteurrena ospatuz, natura babestea helburu duen programa europarra. Garbiketa aktibitatea boluntarioekin eta LIFE LEMAko bazkideekin European Clean up!rekin konkomitantzian egingo da, Europa mailan hondakinen erronkaren aurrean deia egin nahi duenak.

Informazio gehiago:

Surfrider España

+ 34 688 684  618

medioambiente@surfrider.eu

Proiektuaren sare sozialak:

https://www.facebook.com/Lifelema/

https://twitter.com/Life_LEMA

https://www.instagram.com/lifelema/