Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

LPS berria onartu da GHHKPOan aurreikusitako azpiegituren behin betiko kokapenarekin

2018·04·17


LPS berria onartu da GHHKPOan aurreikusitako azpiegituren behin betiko kokapenarekin

Gipuzkoako Hiru Hondakinen Azpiegituretako Lurralde Plan Sektoriala onartu da apirilaren 10eko 9/2018 Foru Dekretuaren bidez, gorako sarean kudeatutako hondakinak kudeatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eguneratuz eta arautuz, GHHKOPren Progresu Dokumentuan ezarritakoari jarraikiz. Gaur argitaratua izan da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean; ondorioz, behin betiko onartzen da Gipuzkoako Hiri Hondakinen Azpiegituretako Lurralde Plan Sektorialaren Aldaketa.

 

Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Azpiegituren Lurralde Plan Sektoriala aldatzearen xedea da GHHKPOk Gipuzkoako Lurralde Historikoko hiri hondakinak kudeatzeko definitzen dituen interes orokorreko azpiegitura publikoen errealitatea eta horien inguruko aurreikuspenak gaurkotzea, betiere Europa, estatu eta autonomia mailako arau dokumentuetan finkatutako jasangarritasun irizpideei jarraikiz eta GHHKPOren eta beronen bilakaera dokumentuaren barnean finkatutako helburuei erantzutearren.

 

Horrela, aldaketa horietan planteatzen diren helburu bereziak hauek dira:
 

Azpiegituretarako kokagunerik egokienak aukeratzea, hain zuzen bertan jarri ahal izatearren zepen zahartzapenerako planta, Donostialdea/Bidasoko konpostatze edota biometanizazio planta eta Sasietako transferentzia-gunea. Hori guztia irizpide teknikoak kontuan hartuta, lurralde irizpideak, hirigintzakoak, ingurumenekoak, sozialak, politikoak eta ekonomikoak bezalaxe.

 

Elgoibarko transferentzia-gunea (Debabarreneko mankomunitatea) eta Arasoko trukatze-zabalgunea (Txingudiko mankomunitatea) finkatzea. Azken azpiegitura hau Gipuzkoako Ingurumen Gunea martxan jartzeko behar da. Beraz, mugarri horretara iritsitakoan, automatikoki kendu egingo da Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko interes orokorreko azpiegitura publikoen mapatik.

 

San Markos Mankomunitateko transferentzia-gunea Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko interes orokorreko azpiegitura publikoen mapatik kentzea, Gipuzkoako Ingurumen Gunea martxan hasten denean.

 

Akei, Mutriku eta Eibarko transferentzia-guneak Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko interes orokorreko azpiegitura publikoen mapatik kentzea, eta baita Urola Erdi, Urola Kosta eta Debagoieneko mankomunitateetako transferentzia-guneak eraikitzeko aurreikuspenak ere.

 

Urteta, Lapatx eta Sasieta zabortegiak ezabatzea Gipuzkoako hiru hondakinen kudeaketako interes orokorreko azpiegitura publikoen mapatik, hondakinen botatzeko jarduera bertan behera geratu baita.

 

Plana lurralde-plangintza, arloko plangintza eta ingurumen-plangintza aurrera eramateko tresnekin koordinatzea, hau da: Lurraldearen zatiko planekin, beste lurraldearen arloko plan batzuekin, Natur Eremu Babestuak planifikatzeko eta kudeatzeko tresnekin eta abarrekin.

 

Gipuzkoako hiru hondakinen kudeaketako interes orokorreko azpiegitura publikoen mapan ezabatutako edo egonkortutako azpiegitura guztiak ezabatu edo gehitzen dira, urrenez urren, LPSaren eremu materialean.