Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Mario Onaindia Fundazioak eta Aldundiak klima aldaketaren inguruan kontzientzia hartzeko jardunaldia antolatu dute

Gizateriak aurre egin beharreko erronkarik handienaren ezagutza eta zabaltze beharra azpimarratu nahi du jardunaldiak. Klima aldaketaren gaia ikuspegi askotatik landu nahi da: osasunean eta ingurumenean duen eragina, Pariseko ituna betez gauzatuko diren politikak, muga ekologikoak eta trantsizio energetikoa.

2015·12·31


Mario Onaindia Fundazioak eta Aldundiak klima aldaketaren inguruan kontzientzia hartzeko jardunaldia antolatu dute

Mario Onaindia Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan, klima aldaketari buruzko jardunaldia antolatu du. Jardunaldi honetan klima aldaketaren gaia ikuspegi askotatik landu nahi da: osasunean eta ingurumenean duen eragina, Pariseko ituna betez gauzatuko diren politikak, muga ekologikoak eta trantsizio energetikoa. Aditu ugarik parte hartu dute: Cristina Narbona, Antxon Olabe, Miren Gutiérrez, Xabier Garmendia, Mikel González-Eguino eta María José Sanz.

 

Jardunaldiak gizateriak aurre egin beharreko erronkarik handienaren ezagutza eta zabaltze beharra azpimarratu nahi ditu, eta arazoaren inguruan kontzientzia hartzen lagundu nahi du.

 

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak jardunaldiaren amaiera ekitaldia egin du. Hitzaldian, foru-diputatuak azpimarratu du klima aldaketak gure eguneroko bizimoduan eta lurraldean eragina izango duela, eta Gipuzkoa erronka horri aurre egiteko prestatu behar dela. “Klimarekin errespetuz jokatzen duen garapen eredu jasangarria behar dugu. Hondamena gainean dagoenean lanean hastea ez da nahikoa”,  adierazi du Asensiok erakundeen zereginari dagokionez.

 

“Klima Aldaketa” jardunaldiak aditu eta hitzaldi hauek osatu dute:

 

  • Antxon Olabe Egaña, ingurumen ekonomialaria. Ingurumen jasangarritasunean eta klima aldaketan aditua. “Muga ekologikoak eta klima aldaketa” hitzaldia eskaini du.
  • Miren Gutiérrez, Deustuko Unibertsitateko doktorea eta Greenpeace-ko zuzendari ohia. “Europa eta Afrika: Arraiak bisa dauka; jendeak, ez” hitzaldia eman du.
  • Mahai-ingurua, “Trantsizio energetikoa, energia berriztagarriak; garaiz iritsiko al gara?" mahai-inguruan parte hartu dute: Xabier Garmendiak, Mikel González-Eguinok eta María José Sanzek. Patxi Arratibelek egin ditu moderatzaile lanak.
  • Cristina Narbona, ekonomian doktorea eta Ingurumeneko Ministra ohia. “Trantsizio energetikoa eta Klima Aldaketa” hitzaldia eskaini du.
  • Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Diputatuak jardunaldiaren amaiera ekitaldia egin du.