Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak bat egin du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin

2016·11·17


Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak bat egin du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 19tik 27ra bitartean ospatuko da eta bere helburua produkzio eta kontsumo ohituren eguneroko portaera aldatzea da.

Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, departamentuko estrategia zein den azaldu du. Zehazki, ildo nagusia zabortegian oinarritutako hondakinen piramidetik prebentzioan oinarritutako piramidera igarotzea dela esan du. Hondakinen hierarkiaren maila guztiei aurre egin ahal izateko azpiegituren beharrarekin batera, ondasun eta zerbitzuen produkzio eta kontsumo ohituren eguneroko portaera behin betiko aldatzeko ahalegin handiak egin behar direla adierazi du.

“Helburu kolektiboa da eta lortzeko nahitaezkoa da herritar, enpresa eta instituzio bakoitzaren konpromisoa eta ahalegina“, baieztatu du Asensiok.

Berehala hasiko gara balorizazio energetikoko azpiegituraren eraikuntzarekin. Bitartean, gipuzkoarrek jada barneraturik dugun giza kontzientzia handitzen jarraitu behar dugu; hondakinen prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean oinarritutako gizartea eraikitzeko. Hau guztia dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Gipuzkoako hainbat entitate esanguratsurekin batera, ekimen ugariko programa prestatu du.

 

 

EKIMENA

DATA

TOKIA

ANTOLATZAILEA

“Trasteak berrerabiliz, oroitzapen berriak eraiki” Erakusketa-tailerra

Azaroak 19tik 25ra

Gipuzkoa Plaza

Inaugurazioa, azaroak 19 11:30tan

GFA eta Emaus

Otsailaren 19ra bitartean Irun, Eibar, Zumarraga, Azpeitia, Zarautz, Tolosa eta Arrasatera eramango da bata bestearen ondoren

Elikagaien zarrastelkeria

Elikagai Bankuekin elkarlanean aritu diren enpresei diploma emate-ekitaldia. 

Azaroak 21

 

Aldundiko Tronuaren Aretoa

11:30tan

 

GFA eta Elikagaien Bankua

 

Arrakasta kasuak

Azaroak 21tik 25ra

Boulevardeko karpan

Inaugurazioa
21a 12:30tan

GFA, Ekolber, Ekorec, Ekogras, Gomovial eta GHK

 

 

Sukaldaritza iraunkorra

Azaroak 24

Basque Culinary Center

GFA eta Basque Culinary Center

Kartel eta bideo eskola  lehiaketaren sari banaketa

Azaroak 25

Eskola irabazlea

GFA

 

Moda iraunkorreko desfilea

Azaroak 26

Miramar jauregia 19:00tan

GFA eta Ecoembes; kolaboratzaileak: Ecoalf eta Donostiako Udalako Moda Clusterra

Bigarren eskuko azoka txikia

Azaroak 27

Foru Aldundiko arkupea

GFA eta Truke

 

 

 

 

 

Dokumentazioa