Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Mutiloako akordioarekin hiru milioi euro aurreztuko ditu Gipuzkoak

José Ignacio Asensio: “Mutiloaren eta Ferrovial-en artean lortutako akordioa berri ona da Gipuzkoarentzat, aldi baterako soluzio bat eskaintzen baitu aurreikusita dauden azpiegiturak martxan jarri artean".

2017·03·22


Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensio Mutiloako alkate Iñaki Ugalderekin bildu da gaur arratsaldean, udal honek Ferrovial taldearekin lortutako akordioa balioesteko. Akordio horren bidez, Lurpe honkakindegia aldi baterako erabili ahal izango da Gipuzkoako hiri-hondakinak uzteko. Akordio horrekin hiru milioi euro aurreztu ahal izango ditu Gipuzkoak urtero, isurketaren eta garraioaren kostua txikiagoa baita.

 

Asensiok esleipen eta adjudikazioari buruzko azalpen guztiak eman dizkie Udaleko ordezkariei eta hondakinen bidalketei buruzko etengabeko azalpenak ere emango dizkiela esan die.

 

“Zubietan eraikiko diren azpiegiturak amaituta egongo balira ez genuke arazo hau edukiko. Gure ereduak zabartegirik ez baitu”, esan du Asensiok

 

Asensiok bere poza adierazi dio alkateari hondakindegiko kudeatzaileekin lortutako akordioagatik, ahalbidetu egingo baitu GHKk lehiaketa publiko bidez adjudikatu zuen zerbitzua aurrera eraman ahal izatea. Era berean, Ugalderi jakinarazi dio azpiegituren atzerapenak eragin duela oraingo egoera eta aldi baterako izango dela, lurraldeak Gipuzkoako Ingurumen Zentroa izan artean (GIZ), kontuan izanik 2019rako aurreikusita dagoela.

 

Gipuzkoako egoera kontuan hartuta, orain arte bertako hondakinak Meruelora lekualdatzeko aukera bakarrarekin, José Ignacio Asensiok oso positiboki baloratu du Mutiloaren eta Ferrovial-en artean lortutako akordioa: “Berri on bat da gipuzkoar guztiontzat, era horretan soluzio partzial bat emango baitiogu hondakinak kudeatzeko Gipuzkoak orain bizi duen azpiegitura gabeziari. Merueloko hondakindegia ez zen nahikoa eta konponbide honek aukera emango digu gainerako hondakinak lurraldean bertan tratatzeko, askoz ere ekologikoagoa eta ekonomikoagoa izanik Gipuzkoako diru-kutxarentzat”. Bestalde, azpimarratu du ez garela hondakindegi berri batez ari, lehendik dagoen baten erabilera industriala baliatzeaz baizik, eta aurreko legealdian Batzar Nagusien agindua bete ez izana eta beharrezko azpiegiturak egin ez izana direla "gipuzkoarrok sortzen ditugun" hondakinak tratatzeko leku baten premiaren sorburua.

 

Hondakinen gaiaz gain, Mutiloako alkatearekin izandako elkarraldian Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Departamentua udalerri honetan saneamenduan egiten ari den hobekuntza-lanak errepasatu dituzte. Proiektua hirigunea Goierriko hodi-biltzaile nagusiarekin konektatzean datza, eta horretarako 2.700 m kolektore eta gutxi gorabehera milioi bat euroko inbertsioa behar izango dira.