Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Mutiloako zabortegiak pixkanaka hiri-hondakinak jasoko ditu astelehenetik aurrera

Departamentuak oinezkoentzako pasabidea eraikiko du Ormaiztegin segurtasuna bermatzeko

2017·06·19


Mutiloako zabortegiak pixkanaka hiri-hondakinak jasoko ditu astelehenetik aurrera

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatua Ormaiztegi eta Mutiloako alkateekin bildu da eta Lurpeko zabortegia bisitatu du egokitze lanak amaitu ondoren, egoeraren berri emateko, hitzeman bezala.

Asensiok iragarri du hurrengo astetik aurrera hiri-hondakinak Mutiloako zabortegira eramaten hasiko direla. Pixkanaka egingo da, antolaketa logistikoa era ordenatuan egin ahal izateko eta eragina txikiena izateko. Asensio pozik agertu da: “Gure hondakinak lurraldean tratuko ditugu eta ez ditugu kanpora bidali beharko, horrek dakarren kostu ekonomikoa eta ekologikoa kontuan hartuz”.

Abuztuaren 11tik aurrera, hondakinak Meruelora bidaltzeari utziko zaio eta Gipuzkoako errefusa Mutiloara eramango da.

Irtenbide honen ondorioz Ormaiztegiko trafikoa handitu egingo dela jakinda, Ingurumeneko Diputatuak eta Jon Enrique Galarza, Ormaiztegiko alkateak, oinezkoentzako pasabide bat gauzatzeko hitzarmena sinatu dute, GI-3540 errepidearen paralelo izango den espaloi bat eraikitzeko, ikasle zein kirol-guneko erabiltzaileak babesteko. Obraren aurrekontua, Aldundiaren kontu, 106.000 eurokoa da. Aurreikusitako gauzatze epea sei astekoa da.

“Herritarren kezkak kontuan hartzen dira eta eskaera historiko honi erantzuna ematen zaio. Prebentzio izaera duen neurria da, segurtasuna bermatzeko helburua duena, batez ere haurrena, baina baita herritarrena ere; kamioien joan etorria ugarituko delako“, azaldu du Asensiok.

Halaber, behin behineko konponbidea dela gogorarazi du. Izan ere, hemendik bi urtera, balorizazio energetikoko planta abian dagoenean, hondakinak ez dira ez zabortegi honetara ez beste inolako zabortegira eraman beharko.

José Ignacio Asensio Mutiloako alkatearekin bildu da ere. Departamentuak herrian eta ingurumarian gauzatzen ari dituen saneamendu lanak errepasatu dituzte, Gipuzkoako Urak Kontsortzioarekin elkarlanean kasu batzuetan eta bestetan bakarka egindakoak.

Lan hauek guztiek, ibai eta ubideetan funtsezko hobekuntzak eragingo dituzte, ibilguen egoera eta natura-bizitza hobetuz.

Horrela, Mutiloako herrigunearen saneamendua Goierriko (Segurako) sare orokorrarekin lotuko duen kolektorea eraiki da.  315 mm-ko diametroa eta 2.700 metroko luzera du, kostua 955.109 eurokoa da. Lanak 2016ko irailean hasi ziren eta aurtengo udaran amaituko dira. Obra hauei esker, Mutiloako hiriguneko, Lierni auzoko eta Gaikao, Legorretako eroanbidetik gertu dauden baserrietako ur beltzak gabirtu ahal izango dira. Ur beltzak Zerain eta Troiko ubideetara isurtzea ekidingo da, honek dakarren ingurumen onurarekin. 

Gabiriako saneamendua

Gabiriako hiriguneko saneamendua Ormaiztegikoarekin lotuko duen kolektorea eraiki da. 315 mm-ko diametroa eta 1.600 metroko luzera duen eroanbidea da. Obra hauei esker, Gabiriako hiriguneko eta eroanbidetik gertu dauden baserrietako ur beltzak garbitu ahal izango dira modu egokian. Era honetara, saihestuko da ur zikinak Eztanda errekara botatzea. Obraren kostua 803.364 eurokoa. Lanak 2016ko irailean hasi ziren eta udaberri honetan amaituko dira.

Mutiloako kolektorea ere lotuko da, 54.500 euroko balioarekin. TELLERIBERRI +  TELERIZAHAR, 14.500€; SUTEGI + ERROTAUNDI, 11.000€; ERREMENTERIAZPI, 18.000€ eta ATALAMASTEGI, 11.000€.

2018an egingo dira ere:

Ormaiztegiko saihesbidearen kolektorea

Kolektore 300 metro eta gainezkabide bat Ormaiztegiko hirigunekoa bigarren mailan uzteko. Lanak 300.000 eurotan zenbatetsi dira.

Zeraingo Errekalde auzoa Mutiloako saneamendura eranstea

Kolektore 1.600 metro eta gainezkabide bat, 500.000 euroko balioztatutako kostuarekin.

Izaga gainaren saneamendua

Santa Luzia ubidearen goialdearen saneamendua. 1.000 metroko kolektorea eta gainezkabide bat, 350.000 euroko kostua.