Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energiaren kontsumoa murrizteko informazio erabilgarria guztiontzat

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Nola murriztu zure "Stand-by" kontsumoa

Nola murriztu zure

Gure etxeetan etengabe argindarraren sarera konektatuta dauden aparatu asko dauzkagu eta nahiz eta itzalita daudela dirudien, energía kontsumitzen dute eta batzutan dezente gainera.

Europako 1300 etxeetan egin berri den ikerketa baten arabera, argindar sarrera konektatuta dauden aparatuek, itzalita eta erabilpenik gabe dauden horiek, erabiltzen dugun argindarrar guztiaren %11 xahutzen dute.

Kontsumo horiek murriztu edo eta guztiz desagertarazi daitezke. Hona hemen zure "Stand-by" kontsumoa jaisten lagunduko dizuten aholku erraz batzuk:

Entxufeak: ohikoa izaten da "Stan-by" moduan uzten ditugun aparatuak gela berean eta elkarrengandik gertu egotea: egon-gelan (telebista, kontsola, routerra, tableta, musika aparatua…) edo lanerako edo/eta aisialdirako gelan (ordenagailua, mugikorra, inprimagailua, routerra, disko gogorrak...). Kasu guzti hauetarako badago gailu sinple, seguru eta merke bat: entxufe multzoentzako etengailua edo botoia duen regleta. Mugimendu bakar batekin, botoiari eman eta piztu edo itzaltzea, regletara konektatuta dauden aparatu guztiak argindarrik gabe uzten ditugu eta akabo "Stand-by"-ak sortutako konstumoa!

Telebista: itzali guztiz telebista, ez urrutiko agintetik bakarrik, ordu batzutan erabili behar ez baduzu. Ohitu zaitez gauez itzaltzera, baita egunez ere kanpoan egon behar baduzu. Urrutiko agintetik bakarrik itzaltzen baduzu, telebistaren LED argitxoa piztuta geldituko da eta hortaz energia kontsumituko du.

Ordenagailua: itzali guztiz ordenagailua (denbora luzerako) edo utzi ezazu "hibernazio" moduan (denbora motzerako), izan ere pantaila da gehien kontsumitzen duena.

Mugikorrak, tabletak, ordenagailu eramangarriak...: kendu saretik kargagailua, mugikorrarena adibidez, kargatzen ari ez bada edo jada kargatuta badago.

Eta batez ere, oporretara bazoaz, deskonektatu aparatu guztiak… hozkailua izan ezik!