Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energiaren kontsumoa murrizteko informazio erabilgarria guztiontzat

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Argindarraren orduko prezioa: nori aplikatzen zaio

Argindarraren orduko prezioa: nori aplikatzen zaio

Urriaren 1ean hasi ziren aplikatzen orduaren araberako tarifa, bi baldintza hauek betetzen dituzten etxebizitzei: konpainia banatzailearen kontagailu adimendu (Smart Meter)  bat izatea (kontagailu digitala, ez kontsumoaren arabera mugitzen den gurpila duena) eta konpainia merkaturatzailearekin  kontratatuta izatea Prezio Erregulatua edo Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa.

Bi baldintza hauek betezen badituzu,  hilabete bukaeran ordaintzen duzuna zure kontsumo ohituraren araberakoa izango da, hau da, kontsumo horiek egiten dituzun eguneko uneen araberakoa (lehen aplikaten ziguten kWh-aren hileko bataz besteko prezioaren ordez). Horrek fakturaren zati aldagarrian eragina izango duenez, kostua murriztu egingo da, betiere energia merkeago den ordutegian kontsumitzen badugu. Horretarako ezinbestekoa da energia noiz den garestiago eta noiz merkeago jakitea, gure kontsumo ohiturak horren arabera aldatzeko. Helburua: ahalik eta gutxien kontsumitzea eta energiaren prezioa baxuena denean kontsumitzea.

Hemen ikus dezakezu argindarraren ordukako prezioen kurba aktualizatua.