Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Tokiko Agenda 21ak garatzeko diru laguntza eskatzeko epea irekia dago

Ingurumeneko Departamentuak deialdia onartu du diru laguntzak emateko udalei eta udal nahiz eskualde mailako merkataritza sozietateei Tokiko Agenda 21ak gara ditzaten, eta horretarako, 650.000 euroko kontu sail bat prestatu du.

2016·04·06


Lehiarik gabeko konkurrentziaren bidez emango dira diru laguntzak. Diru laguntzak eskatzeko epea esleitutako aurrekontuko baliabideak agortzen diren unean amaituko da, eta nolanahi ere, 2016ko abenduaren 1ean.

Diru laguntzek xedetzat dituzte Agenda 21eko prozesuen formulazioa edo hobekuntza, edota Agenda 21etako ekintza planetan jasota dauden jarduketak egikaritzera, helburutzat dutenak ingurumenaren hobekuntzan eta iraunkortasunaren printzipioetan aurrera egitea.

Diru laguntzak izango dira, beraz, eremu tematiko hauekin lotura duten ekintzak burutzen laguntzen duten jardueretarako:

  1. Tokiko Agenda 21eko prozesuak formulatzea edo hobetzea, garapen iraunkorraren aldeko gobernantza tresna gisa.
  2. Tokiko iraunkortasun planetan aurreikusitako eremu degradatuak lehengoratzeko eta hobetzeko ekintzak burutzea.
  3. Tokiko iraunkortasun planetan aurreikusitako kalitate akustikoa hobetzeko ekintzak burutzea.

Entitate bakoitzak, gehienez, bi eskaera egin ahal izango ditu. Diru laguntzaren zenbatekoa jarduketaren kostu osoaren % 75 izango da. Gehienezko zenbatekoa, proiektuko, 50.000 eurokoa izango da.

Eskaera egin

Ikusi G.A.O. hemen