Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energiaren kontsumoa murrizteko informazio erabilgarria guztiontzat

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Udaberrian energia aurrezteko gomendioak

Udaberrian energia aurrezteko gomendioak

Gure etxea eta energiaren erabilera  urtaro bakoitzari egokituz, energia aurreztu dezakegu, eta elektrizitateko eta gaseko fakturak murriztu.

Gaur, hainbat gomendio aurkezten dizkizugu, zure etxea prestatu dezazun udaberriaren harrerarako, tenperaturaren igoerarako eta argiztapen naturaleko ordu gehiagorako.

1.- Egokitu berokuntzako termostatoaren tenperatura. Kanpoko tenperatura igotzen bada, termostatoaren tenperatura jaitsi dezakezu. Gogoratu, gradu gutxiago bakoitzeko, % 7raino aurreztu dezakezula energia. Oso eguraldi ona eginez gero, egokitu termostatoa 15 gradura.

2.- Neguan zehar berotzeko, ekipamendu mugigarriak erabili badituzu, hala nola bero-emaile elektrikoak, deskonektatu itzazu guztiz, kontsumitzen jarrai ez dezaten erabiltzen ez dituzun bitartean.

3.- Aire egokitua baduzu, udaberria une egokia da udarako prestatzeko Ekipoko filtroak aldatuta edo garbituta, energia gutxiago kontsumitzen du, konfort termiko berdina emanez.

4.- Aprobetxatu eguzkia, bai argiztapen naturalagatik bai etxe barruko tenperaturaren igoeragatik.

  • Ordu aldaketak argi ordu gehiago ematen dizkigu, eta argi hori aprobetxatu dezakegu argiztapen artifizialaren erabilera murrizteko.
  • Eguzkiaren onuraz ahal den gehiena baliatzeko, gomendagarria da pertsianak eta errezelak irekita uztea egunez, eta ixtea gauez, tenperatura jaisterakoan, bero hori ez galtzeko, eta tenperatura atsegin bat mantentzeko, berokuntza erabili gabe.

5.- Jarri egungo bonbillen ordez LED argiztapena dutenak. LED bonbillek beharrezko elektrizitatearen % 2 bakarrik bihurtzen dute berotasun; ohiko bonbillek, berriz, beren kontsumoaren % 80raino bihurtzen dute berotasun. Argiztapenak sortutako aparteko berotasun horren eraginez, etxe barruko tenperatura igotzen da, konfort termikoa murrizten da, eta, gehiago erabiltzen da aire egokitua, hala badagokio.