Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ibilaldi gidatuak igande honetan Oñatin eta Tolosan, Gipuzkoa Naturaldiaren programazioaren baitan

2016·12·15


Ibilaldi gidatuak igande honetan Oñatin eta Tolosan, Gipuzkoa Naturaldiaren programazioaren baitan

Hauetan parte hartzeko, ez dago aurrez izena eman beharrik, nahikoa da egunean bertan irteera puntura agertzearekin.

 

Oñatiko ibilaldia Iturigorrira izango da, bertako “berrikuntzak” ezagutzeko. Irteera 8:30ean egingo da Oñatiko plazatik eta eguerdira artekoa izango da.

 

Tolosan berriz, 18an, bisita gidatua antolatu da Elosegi parkera bertako natur balioak ezagutzeko. Irteera Beotibar frontoitik izango da 11:30ean eta bisitaren iraupena ordu eta erdikoa izango da.

 

Gainera, 19an astelehenean, Naturtzaindiako kidea eta biologoa den Iñaki Aizpuruk Uzturreko basoaren ezaugarriak azalduko ditu 19:00etan Topic-en eta ondoren LAS ESTACIONES filma emango da, Jacques Perrim eta Jacques Cluzaud-ek zuzenduta, “Nomadas del viento” eta “Oceanos”-en sortzaile direlako ezagunak. Oraingo honetan izotz arotik gaur egun arteko bidaia egiten dute, eta ikusleei aukera emango diete Europako basoek denbora zehar izan duten garapena ikusi eta sentitzeko.  LAS ESTACIONES ipuin zoragarria da, hausnarketarako bidea ematen duena eta gizateria eta animalien erreinua elkartzen dituen historia zalapartatsu eta luzea kontatzen duena.