Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zabalik da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin Felix Ugarte Elkarteak antolatutako aizpitArte erakusketa.

2017·01·15


Zabalik da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin Felix Ugarte Elkarteak antolatutako aizpitArte erakusketa.

Urtarrilaren 4tik zabalik da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren  eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin Felix Ugarte Elkarteak antolatutako aizpitArte erakusketa, Errenteriako Xenpelar aretoan. Departamentuak ingurumen arloko ekintzak egiten dituzten elkarteei zuzendutako deialdiko diru- laguntza jaso zuen elkarte honek eta hari esker gauzatu ahal izan da erakusketa.

Erakusketa honetan indusketa arkeologiko ezberdinetan aurkitutako eta lehenago erakutsi ez den materiala egongo da ikusgai. Aldi berean, Felix Ugarte Elkarteak urteetako lanetan saguzarrei buruz jasotako informazioa ere ezagutzeko aukera izango da.

Urtarrilaren 10ean egin den prentsaurrekoan Jesús Altuna, 1986 eta 2002 urte artean Aitzbitarte IIIn indusketetako zuzendaria izan da.

Erakusketarekin batera hitzaldiak eta bisita gidatuak antolatuko dira erakusketan.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Erakusketa

Tokia: Xenpelar Etxea, Madalen Kalea 32, Errenteria

Datak: 2017ko urtarrilak 4-28

Ordutegia: Astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Komisario arkeologikoa : Jesús Tapia

ANTOLATZAILEA: Felix Ugarte Elkartea.

LAGUNTZAILEAK: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila. Errenteriako Udaleko Kultura eta Ingurumen Sailak.

Hitzaldiak

Erakusketaren baitan hainbat hitzaldi antolatu dira, eta bat jada egin den arren (urtarrilak 12an, "Murciélagos: Los desconocidos de la noche"izenekoa, Aitor Arrizabalagaren eskutik), oraindik beste bi hitzaldiz gozatzeko aukera dago:

Urtarrilak 18 (18:30): "Los pobladores paleolíticos de las cuevas de Aitzbitarte (Errenteria)" Joseba Ríos -Garaizar, Diego Garate, Olivia Rivero, Aixa San Emeterio. Aurkezpena: Joseba Ríos-Garaizar

Urtarrilak 25 (18:30): "El arte paleolítico de las cuevas de Aitzbitarte (Errenteria) Diego Garate Maidagan, Olivia Rivero, Joseba Rios. Aurkezpena: Diego Garate Maidagan

Bisita gidatuak erakusketan:

Urtarrilak 19 (18:30)

Urtarrilak 26 (18:30)