Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energiaren kontsumoa murrizteko informazio erabilgarria guztiontzat

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Elektrizitate-faktura xehetasun osoz irakurtzearen garrantzia

Elektrizitate-faktura xehetasun osoz irakurtzearen garrantzia

Ez begiratu soilik fakturaren guztizko kostuari, saia zaitez identifikatzen fakturako kontzeptuen artean zeintzuk diren kostu handiena dakartenak, arlo horretan zerbait egin ahal izateko!

Oro har, fakturetan, bigarren orrialdean, informazio xehatuagoa ematen da kontzeptu bakoitzari buruz. Faktura bat hartuko dugu adibide gisa, kostuak murrizteko zeri begiratu behar diozun aholkatzeko.

 

Elektrizitate-fakturak 4 zatitan banatuta daude:

- Kontratatutako potentzia: prezio finkoa da (€/eguneko kW), eta egun-kopuruarekin eta kontratatutako potentziarekin (kW) biderkatzen da. Administrazioak araututako prezioa da.

- Kontsumitutako energia: fakturaren zati aldagarria, zure kontsumoaren eta energiaren prezioaren araberakoa.

- Zergak eta beste zerbitzu batzuk:

  • Elektrizitatearen gaineko zerga; Gobernuak ezarritako portzentaje bat da.
  • Neurtzeko ekipoen alokairua, eguneko prezioa (€/egun).
  • Merkatu libreko elektrizitate-merkaturatzaileek eskaintzen dituzten zerbitzu gehigarriak, aukerakoak dira.

-Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa): guztizko kostuaren % 21 da.

Adibide dugun faktura hau aprobetxatuko dugu kostuak murrizteko zeri begiratu behar diozun adierazteko.

-Kontratatutako potentzia (kW): zenbateko finkoa izanik (€/eguneko kW), legez erabakita dago.

  • Hala eta guztiz ere, merkatu libreko merkaturatzaile batzuek kopuru finko horien beherapenak eskaintzen dituzte.  Aukera hori interesgarria izan daiteke etxean energia gutxi kontsumitzen baduzu (kWh), eta kontratatutako potentziaren kostu finkoa fakturaren zenbateko handiena bada. Beste aukera bat kontratatutako potentzia jaistea da, kontratatutako potentzia zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta kostu finko txikiagoa zure fakturan. Zure tresnak eta erabilera kontuan hartuta, kontratatutako potentzia-tarte egokiak zeintzuk diren jakiteko, esteka hau bisita dezakezu: https://www.holaluz.com/blog/que-potencia-debo-contratar-ii/

-Energiaren kontsumoa (kWh): kostu hau aldagarria da, zure merkaturatzailearekin kontratatuta daukazun tarifaren arabera, bai merkatu librean, bai merkatu arautuan. Hemen eraginkortasun handiagoa lor dezakezu zure kontsumoan, edo komeni zaizun tarifa aukera dezakezu, kontsumitzeko duzun ohituraren arabera!

  • Kontratatutako potentziaren eta kontsumitutako energiaren arteko erlazioa: baliokidetasun zehatza egitea erraza ez bada ere (horretarako, kontuan hartu behar da gailu elektrikoen kopurua –sukalde elektrikoa edo gasezkoa, berogailu elektrikoa edo gasezkoa– eta gailu horiek nola erabiltzen diren), kontratatutako potentziaren eta espero dugun energiaren kontsumoaren artean ondorengo erreferentziak har daitezke:  Adibidez:  3,3 kW eta 4,4 kW arteko potentzia edukiz gero, kontsumitutako energia 100 eta 250 kWh artean egon beharko litzateke; 5,5 kW bada, 250 kWh eta 400 kWh artean, eta horrela ondoz ondo. Zure kontsumoa balio horien azpitik badago, zorionak; gainetik badago, hobetzeko tartea daukazu eta energia nahiz dirua aurreztu ditzakezu.
  • Tarifa-aldaketa: aukeratu orain kontratatuta daukazuna baino energiaren kostu txikiagoa duen tarifa (€/kWh), edo, ordutegi-bereizketa duen tarifa batera aldatzea komeni zaizun balora dezakezu.

 

- Zerbitzu gehigarriak: honi buruz jakin behar duzu merkatu libreko merkaturatzaileek zerbitzu gehigarriak eskaintzen dituztela kontratuan; zerbitzu horiek ez dira nahitaez hartu beharrekoak eta, hortaz, zeuk erabaki beharko duzu kontratatu nahi dituzun edo baztertu, zuretzat probetxugarriak ez badira edo zeintzuk diren ez badakizu. Adibidez, ordainketak babesteko zerbitzua, babes elektrikoa, etab.

- Elektrizitatearen gaineko zerga, neurtzeko ekipoen alokairua eta BEZa: kostu finko eta aldaezinak dira, baina horien eragina fakturan murriztu dezakezu: zenbat eta energiaren kontsumoa txikiagoa izan, orduan eta gastu txikiagoa!