Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Foru Aldundiak garatutako jarduerak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Semana Europea deHondakinen Prebentzioaren Europar Astea 2016

Semana Europea deHondakinen Prebentzioaren Europar Astea 2016

Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea 2016ko azaroaren 19 eta 27 bitartean zela aprobetxatuz, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Gipuzkoako hainbat eragilerekin batera, ekintza ezberdinez osaturiko programa zabala antolatu zuen herritarrak ekoizpen eta kontsumo ohituren inguruan sentsibilizatu eta ekonomia zirkularraren alde jarraitzeko.

Astean zehar gauzatu diren ekintzen laburpena jasotzen duen bideoa.

 

GAUZATU DIREN EKINTZEN DESKRIBAPENA.

1.- ERAKUSKETA – TAILERRA: TRASTEAK BERRERABILIZ, OROITZAPEN BERRIAK ERAIKI

EMAUS Fundazioarekin elkarlanean, objektuen berrerabilpenean eta gizarte lanean erreferentziazkoa dena, erakusketa eta tailer gune bat antolatu da. Bertan, egon da berrerabilpen lanen erakusketa, berrerabilpen tailerrak, objektuak erosteko gunea eta abar.

Donostia, Irun, Eibar, Zumarraga, Azpeitia, Zarautz, Tolosa eta Arrasate herrietan, azaroaren 19tik otsailaren 18ra, bisitagarri egongo den erakusketa  gunea,  berrerabilitako itsas-edukiontzietan egin da.

2.- ELIKAGAI XAHUKETA

2006. urteaz geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean dihardu  “azken minutua” programa gauzatzeko. Programa honen bitartez, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak merkaturatu ezin diren elikagai kontsumigarrien bilketa egiten du. Jangarriak diren elikagai horiek dohaintzan ematen dituzte hainbat entitatek.  Gipuzkoako Elikagaien Bankuak elikagai horiek beharra duten pertsonekin lan egiten dituzten erakundeetara bideratzen ditu. Azken urteetan 800.000 kilo/urte inguru bildu ditu Elikagaien Bankuak.

Ekintza horrekin onura ekonomikoak, ingurumenarekikoak eta gizarte arlokoak lortzen dira. Lehenik, elikagai horien bilketak hondakin bezala ez tratatu beharra dakar, kostuak murriztuz. Bigarrenik, produktu horiek zabortegietara ez dira eramaten eta, azkenik, laguntza beharrean dauden pertsonei lagundu egiten zaie.

Azaroaren 21ean, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin “azken minutua” programan, azken urtean, egindako lanagatik enpresa laguntzaileei esker ona adierazi zitzaien: Alcampo,  Angulas Aguinaga, Carrefour, Eroski,  Frutas Adarra, Frutas Beti Ona, Frutas Dioni, Frutas Gomez Ubiria, Frutas Hijos De Ricart, Frutas Landetxa, Frutas San Juan, Frutas Soraya Martinez, Interal, Jose Martin Moro, Lurrarte, Natrazahor, Precocinados Gesalaga, Kaiku Km 0, Urkabe Benetan, Uvesco.

 

3.- ARRAKASTA IZAN DUTEN KASUAK: GIPUZKOAKO BERRERABILPENAREN ETA BIRZIKLAPENAREN KLUSTERRA

Zer egiten dute etxean kontu handiz  bereizten dugun zaborrarekin? Zerbaiterako balio du?

Galdera horiek eta herritarrek birziklapenaren inguruan izan ditzaketen beste zenbait galdera erantzuteko helburuarekin,  hainbat hondakin (plastikoa, olioa, bio-hondakinak, konposta eta  kautxua) lehengai gisa tratatzen dituzten 5 enpresa gipuzkoarrek, hondakin horietatik abiatuta zein material eta produktu fabrikatzen dituzten erakutsi dute azaroaren 21tik  25era Donostiako Boulevardean.

4.- SUKALDARITZA IRAUNKORRA

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua Basque Culinary Center-ekin dihardu, azpiproduktuak berrerabiliz, sormen gastronomikoari buruzko ikerketan oinarritutako proiektu berri batean.

 

Ostalaritza ekonomiaren eta lanpostu sorreraren eragileetako bat da. Bestalde,  ingurumenean inpaktu nabarmena du.  baliabideen kontsumo altua, hondakin sorrera eta abar. Aspektu horiek ostalaritzarekin oso erlazionatuak daude.

 

Horregatik, ostalaritza iraunkor baten alde pauso bat gehiago ematea beharrezkoa da. Lan hori erakusteko helburuarekin, azaroaren 24ean sukaldaritza iraunkorraren  jardunaldia antolatu zen, ikuspegi ezberdinak jorratu ziren: produktua, jatetxea, industria, hondakina, elikadura eta osasuna.

 

5.- ONTZIEN PREBENTZIOARAKO KARTEL ETA BIDEO LEHIAKETA

Gipuzkoako 6 eta 18 urte arteko gazteak sentsibilizatu eta hondakinen prebentzioa eta birziklapenarekiko konpromisoa zabaltzeko asmoz, Ingurumeneneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ikastetxeekin elkarlanean  hondakinak prebenitzeko bigarren lehiaketa abian jarri du.  Edizio honetan, lehiaketa ontzien prebentzioan  oinarritu da eta bi atal izan ditu. Batetik, kartel lehiaketa bat, 6 eta 11 urte arteko gazteei zuzendua eta, bestetik, 12 eta 18 urte arteko ikasleei zuzenduriko bideo lehiaketa.

Azaroaren 25ean, sari banaketa egin zen.

Irabazleak ondorengoak izan ziren:

Lehenengo atala: Kartel lehiaketa

o Lehenengo kategoria (6-8 urte):
   María Juaristi Larrañaga (Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia)

o Bigarren kategoria (9-11 urte):
   Nahia Septien Aranegui (Zuhaizti ikastetxea, Donostia)

Bigarren atala: Bideo lehiaketa

o Lehenengo kategoria (12-15 urte):
   Irati Lizarralde, Alazne Sudupe y Naia Arrizabalaga (Floreaga Salestar Ikastetxea   - Azkoitia)

o Bigarren kategoria (16-18 urte):
   Ez da inor aurkeztu

 

6.-MODA IRAUNKORREKO DESFILEA

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen bukaera gisa, azaroaren 26ean, Miramar jauregian moda desfile jasangarria egin zen, Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatuta, Donostiako Udalaren laguntzarekin, Sustapen Ekonomikorako Departamentuaren eta Modako Klusterraren eta Ecoembesen bidez.

Azken urteetan modaren industriak ere aurrerapausoa eman du ingurumenaren mesedetan, birziklatze programak sustatuz eta ehunak berrerabiliz; moda jasangarria ahalbidetuz. Lehen aldia da Gipuzkoak maila honetako ekitaldi bat egiten duela, ehun birziklatuekin, jasangarriekin, eta Green etiketarekin lan egiten duten 7 etxe-7 diseinatzaileren bildumak taularatu dituena. Sortzaile horiek erakutsi dute eta erakutsiko dute posible dela ingurumena babestuz moda diseinatzea. Enpresa hauek dira: Skunkfunk, Maripuri Tijeritas, Akukuna, Lavandera, Inge Zubeldia, Tytti Thusberg eta Moises Nieto. Azken hori Laboratorio MFSHOW by Ecoembes I. edizioaren irabazlea da eta “Colección capsula” bilduma aurkeztu du, bildumaren %80 material birziklatuekin (bereziki plastikozko botilekin) egindako ehunak erabili dira.

 

7.- BIGARREN ESKUKO AZOKA.EZ DA HONDAKIN BAT, BALIABIDE

BAT BAIZIK: BESTE HAUR BATEN IRRIBARREA”

“Ez da hondakin bat, baliabide bat baizik: beste haur baten Irribarrea” lemapean, azaroaren 27an, Donostiako Gipuzkoa plazan, liburuen, disken, jostailuen eta abarren trukea sustatzeko azoka antolatu zen.

Era berean, haurrentzako gunean, tailer ezberdinak antolatu ziren: birziklatutako jostailuak eta musika tresnak egiteko.

 

Hondakinen prebentzio eta birziklapenerako ikastetxeetako 2015-2016 kanpaina

Hondakinen prebentzio eta birziklapenerako ikastetxeetako 2015-2016 kanpaina

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, ikastetxeetarako hondakinen prebentzio eta birziklapenerako 8. kanpaina gauzatu du.

Kanpaina horren bidez, hiri hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko proposatzen diren 23 neurrietako batzuk abian jartzeko konpromisoa har dezakete ikastetxeek. Aldi berean, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak konpromisoa hartzen du ikastetxeak hartutako konpromisoak abian jarri ahal izateko beharrezkoa den ingurumen informazioa eta bitarteko materialak doan emateko.

Zortzigarren edizio honetan 200 ikastetxe baino gehiagok eman dute izena. Iazko kanpainarekin alderatuta, partaidetzak zertxobait egin du gora. Kanpainan zehar, ikastetxeetan ingurumen informazioa banatzeaz gain, 1400 kartel eta 18.000 informazio liburuxka banatu dira hiri hondakinen prebentzioari eta kudeaketa egokiari buruz; horrez gain, 17 konposta egiteko ontzi eta 11.000 Boc´nRoll banatu dira (ikasleen ogitartekoak biltzeko ontzi berrerabilgarriak), baita hondakinen gaikako bilketarako 2.010 edukiontzi baino gehiago ere: 945 papera eta kartoia biltzeko, 894 ontziak biltzeko eta 171 materia organikoa biltzeko.

 

Hiri hondakinen prebentzioari, berrerabilpenari eta gaikako bilketari buruzko ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio bekak

Hiri hondakinen prebentzioari, berrerabilpenari eta gaikako bilketari buruzko ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio bekak

Gipuzkoako ikerlari gazteei laguntza emateko, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak hiri hondakinen inguruko ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio bekak jarri ditu martxan

Elikagaiak ez xahutzeko jarduerak

Elikagaiak ez xahutzeko jarduerak

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, merkaturatu ezin diren elikagaiak bildu, garraiatu eta banatzen dira.

Lankidetza horri esker, urtez urte elikagai kopuru handiak bildu dira egoera zailean dauden kolektiboen artean banatzeko. Hala egin izan ez balitz, elikagai horiek hondakin gisa kudeatuko lirateke.

2015ean sinatutako bi lankidetza hitzarmenei esker, 862.900 kg elikagai bildu ziren, 2014an bildutako 794.602,1 kiloak baino % 8 gehiago.

Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea 2015

Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea 2015

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea 2015eko azaroaren 21a eta 29a bitarte ospatu zen Europar Batasun osoan. Aste horren helburuak dira hondakinen sorkuntzari lotutako arazoen eta hondakinik ez sortzeko premiaren inguruan populazioa kontzientziatzea, besteak beste

Filosofia hori 6 eta 18 urte bitarteko gipuzkoar gazteen artean zabaldu eta kolektibo hori sentsibilizatzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak "Ikastetxean nola gutxiagotu daitekeen hondakin sorrera" lehiaketa jarri du abian. Horren bidez, gazteek ikastetxeetako hondakinen kudeaketa egokia egiteko zein jarduera egiten dituzten islatu nahi da