Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Ingurumeneko Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak plastiko biodegradagarria garatuko dute kutsadura gutxitzeko

2018.05.18  | Hiri Hondakinak

Ingurumeneko Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak plastiko biodegradagarria garatuko dute kutsadura gutxitzeko

Horrela, ikerketa lerro bat irekitzen da polietileno konpostagarria eta itsas ingurunean biodegradagarria dena garatzeko. Gaur egun, zortzi milioi tona plastiko iristen dira itsasora, eta kalte handiak sortzen dituzte faunan eta itsas hondoetan. Mónica Pedreira: «Funtsezkoa da gure itsas hondoak zaintzea, eta plastiko biodegradagarrien fabrikazioa hondakin horien metaketari aurre egiteko modu eraginkorra da». Xabier Ostolaza: “Proiektuak formulazio berriak eskainiko dizkio industriari, materialen berrerabiltzea eta birziklatzea bermatzeaz gain, beraien biodegradazioa itsas ingurunean ere ahalbidetu dezaten”.

Kantaurialdea bideo-lehiaketako bozketa martxan

Maiatzaren 22ra arte bozka eman ahal izango da 2018.05.16  | Gipuzkoa Naturaldia

Kantaurialdea bideo-lehiaketako bozketa martxan

Finalera pasa diren bideoak ikusgai daude jada.

Ingurumeneko Departamentuak Munich-eko IFAT azokan egiaztatu ditu hondakinen zein uraren kudeaketaren aurrerapen teknologikoak munduko ingurumenari buruzko foro handienean

2018.05.15  | Hiri Hondakinak

Ingurumeneko Departamentuak Munich-eko IFAT azokan egiaztatu ditu hondakinen zein uraren kudeaketaren aurrerapen teknologikoak munduko ingurumenari buruzko foro handienean

José Ignacio Asensio: “Ingurumen Gunearen teknologia erantzuna da hondakinen gaian kanpoko mendekotasuna gainditzeko”. “Birziklapena eta ingurumena aukera bikaina dira industria aurreratu bat sendotzeko eta enplegu berdea sortzeko Gipuzkoan”.

GK Green Fashion Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren bigarren edizioa egin da Moda Astearen seigarren edizioaren barne

2018.05.04  | Hiri Hondakinak

GK Green Fashion Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren bigarren edizioa egin da Moda Astearen seigarren edizioaren barne

José Ignacio Asensio: “Moda jasangarriaren sektorea Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren arteko aliantzaren gakoa da. Gipuzkoak oso sentsibilizatuta dauden herritarrak, diseinatzaile esperientziadunak, prestatutako industria eta alor horretan lan egiten duten elkarteak ditu. Beraz, Gipuzkoak jasangarritasuna ikur duen lurralde bihurtzeko osagai guztiak ditu”.