Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berri berdinak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Energia Jardunaldiek Gipuzkoan trantsizio energetikoari nola ekin aztertuko dute

2018·06·22

Energia Jardunaldiek Gipuzkoan trantsizio energetikoari nola ekin aztertuko dute

José Ignacio Asensio: “Bidezko trantsizio energetikoa eta jasangarria gakoa da Klima Aldaketari aurre egiteko”. “Gipuzkoak aurrerapauso kualitatibo handia eman dezake energia berriztagarriak, autokontsumoa eta eraginkortasun energetikoa zein aurrezte energetikoa bultzatuz”.

AECC Gipuzkoak hondartzetako megafonia erabiliko du azaleko minbizia prebenitzeko

2018·06·19

AECC Gipuzkoak hondartzetako megafonia erabiliko du azaleko minbizia prebenitzeko

• Bost astez, azaleko minbiziaren kanpainak kostaldeko eta barnealdeko 15 udalerri zeharkatuko ditu. • Beren azaleko melanina neurtuko diete eguzki-izpiekiko esposiziorako gomendatutako denbora ezagutzeko asmoz.

ENERGIA JARDUNALDIAK 2018

2018·06·15

ENERGIA JARDUNALDIAK 2018

Bidezko trantsizio energetikoa:petroliotik askatzen

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia eta lurraldeko kostaldeko udalerrietako alkateak Gipuzkoako Hondartzen Kudeaketa Integraleko Plana prestatzen ari dira

2018·06·15

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia eta lurraldeko kostaldeko udalerrietako alkateak Gipuzkoako Hondartzen Kudeaketa Integraleko Plana prestatzen ari dira

José Ignacio Asensio: “Plan honetan aldagai guztiak sartuko dira, ingurumenari dagozkionak, gizarte mailakoak, irisgarritasunekoak zein ekonomikoak, horrela, gure hondartzen bikaintasunean aurrera egiteko, eta gure itsasertza klima aldaketaren inpaktuetara egokitzeko”.

ATEGRUS elkarteak Ingurumeneko Departamentua saritu du Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroa sortzeagatik

2018·06·14

ATEGRUS elkarteak Ingurumeneko Departamentua saritu du Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroa sortzeagatik

ATEGRUS elkarteak emandako Escoba sarien bitartez balioetsi nahi da hondakin kudeaketaren eta hiri-garbiketaren alorretan egindako lan ona, eta baita ere ingurumenaren kudeaketa jasangarria lortzera bideratutako teknologien garapena. Lehiaketa hori TECMA 2018 azokaren esparruan egiten da, IFEMAn, ekainaren 13, 14 eta 15ean.

Gipuzkoak urtean 123.000 tona elikagai xahutzen ditu, 170 kilo pertsona bakoitzeko

2018·06·12

Gipuzkoak urtean 123.000 tona elikagai xahutzen ditu, 170 kilo pertsona bakoitzeko

Ingurumeneko Departamentuak Impact Hub Donostiarekin batera egindako diagnostiko espezifikoak azaleratu du Gipuzkoan 123.000 tona elikagai xahutzen direla. Oinarria izango da elikagaien galera gutxitzeko estrategia berrientzat. “Saving Food” proiektua abian jarriko da Deustuko Unibertsitatearekin, Ausolanekin eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean, Gipuzkoako ostalaritzan kozinatutako elikagaien bilketa ezartzeko, sukalde zentraletan sortzen diren elikagai kozinatuen soberakina aprobetxatzeko, honen bidez egunero 50 anoa inguru aprobetxatu ahal izango dira. José Ignacio Asensio: “Elikagaien xahuketaren saihesteak ingurumenarekiko inpaktu handia dauka emisioen gutxitzeari dagokionez eta betebehar soziala da. Proiektu honek Gipuzkoari bere klima aldaketaren estrategian aurrera egiten eta lurralde jasangarri bat izaten lagunduko dio ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari dagokionez”.

Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako hondartzen bideometria sistema indartuko du

2018·06·08

Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako hondartzen bideometria sistema indartuko du

Deba eta Hondarribiko herrietan bi ekipo berri ezarri dira. Aurten 8 instalazio berri eskuratuko dira eta operatibo egongo dira 2019an. Beraz, hurrengo urtean Gipuzkoak erabiltzaileen dentsitatea, bainularien segurtasuna bermatzeko eta Klima Aldaketaren eragina ezagutzeko sistema edukiko du. Garbiketa eta hondartzen irisgarritasuna hobetuko da ere. Obrak urrian hasiko dira eta Mutriku, Deba, Getaria, Orio eta Hondarribian egingo dira. José Ignacio Asensio: “Hobekuntza guzti hauen bitartez, herritarrei kalitatezko eta bikaintasuneko zerbitzua eskaini nahi diegu eta gure hondartzen egoera beti hoberena izatea lortu nahi dugu”. Sentsibilizazio kanpaina bat egingo da hondakinen gaikako bilketaren inguruan eta gure itsasoan plastikoaren inpaktua zein den ezagutzeko.

Gipuzkoak aurreakordio bat lortu du Bizkaiarekin, eta hondakin guztien tratamendua bermatu du Zubietako Ingurumen Gunea abian jarri arte.

2018·06·08

Gipuzkoak aurreakordio bat lortu du Bizkaiarekin, eta hondakin guztien tratamendua bermatu du Zubietako Ingurumen Gunea abian jarri arte.

José Ignacio Asensio: “Akordio honi esker, Gipuzkoak zuen ziurgabetasuna amaitu da eta gure hondakinen kudeaketa bermatuta gelditzen da Gipuzkoako Ingurumen Gunea abian jarri bitartean”.

Gipuzkoako Ingurumen Guneko (GIG-1) lanek bidearen erdia bete dute, eta instalazioak eraiki eta abian jartzeko azken faseari ekingo diote

2018·06·06

Gipuzkoako Ingurumen Guneko (GIG-1) lanek bidearen erdia bete dute, eta instalazioak eraiki eta abian jartzeko azken faseari ekingo diote

Tratamendu mekaniko biologikoko eta biolehorketako plantetako eraikinak ia amaituta daude, eta hasiera eman zaio labeen eta gainerako ekipo industrialen instalazioari. Lanak 2019ko uda baino lehen amaituko dira eta, probaldia gainditu ondoren, udazkenean funtzionatzen hasiko da Ingurumen Gunea. Markel Olano, Diputatu Nagusiak, lanak aurreikusi bezala doazela nabarmendu du, eta azpiegiturak duen garrantzia sinbolikoa gogora ekarri du: “Gipuzkoako Ingurumen Gunearen abiarazteari esker, eztabaida amaigabeak dituen lurraldea izateari utziko diogu eta alderdi sozialean, ekonomikoan eta instituzionalean aurrera egiten duen lurraldean bihurtuko gara”. Jose Ignacio Asensio. “Gipuzkoarentzat GIG-1 guneak esan nahi du arazoen politikatik konponbideen politikara igarotzea”. “GIG-1 gunea abian jartzen denean, Gipuzkoan ingurumen kudeaketa aurreratua egin ahal izango da, Europako helburuekin bat datorrena, eta behin betiko baztertu ahal izango da zabortegietan eta kanpokoekiko mendekotasunean oinarritutako sistema zaharkitu bat”.