Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Elkarteei babesa

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, ingurumen arloan jarduketak burutzen dituzten elkarteei zuzendutako diru laguntzen programaren bitartez, irabazi asmorik gabeko elkarteei laguntza ekonomikoa eskaintzen die.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, ingurumen arloan jarduketak burutzen dituzten elkarteei zuzendutako diru laguntzen programaren bitartez, irabazi asmorik gabeko elkarteei laguntza ekonomikoa eskaintzen die, jarduketa hauek hobetzeko: hezkuntza, informazioa, dibulgazioa, ingurumen gaiei buruzko sentsibilizazioa eta baita ingurumena babesteko edo eremu degradatuak lehengoratzeko jarduketak ere.

 

2016ko deialdia eta oinarriak 2016ko martxoaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 15ean bukatu zen.

Ezinbesteko baldintza zen eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntzen atariaren bitartez egitea.

Diruz lagunduko diren proiektu guztiak Gipuzkoako Lurralde Historikoan burutu behar ziren eta proiektu tipologia hauetako bati buruzkoak izan behar zuten:

  • Garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu eta garapen eredu horri lotutako jarduera zehatzak abian jartzeko ekimenak.
  • Gipuzkoako naturarekin eta ingurumenarekin lotutako gaiak dibulgatzeko ekimenak, haien ezagutza eta babesa bultzatze aldera.
  • Eremu degradatuen lehengoratzean edo ingurumenaren babesean eta hobekuntzan zuzeneko eragina duten ekimenak.
  • Ingurumen-arazoak ezagutu eta horiei aurrea hartu eta konpontzeko herritarren inplikazioa ahalbidetzen duten ekimenak.

Dirulaguntza deialdi honen ebazpena 2016ko urriaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta laguntza lortu zuten elkarteak hauek izan ziren:

  • ULIAKO AUZO ELKARTEA
  • ATAUNIKER KULTUR ELKARTEA
  • CAMPO CREATIVO CERO
  • PARKEEN LAGUNAK HARITZALDE
  • GOIENER ELKARTEA
  • BIHOTZ-INGURU BASO ESKOLA ELKARTEA
  • FELIX UGARTE ELKARTEA
  • DOBERA EUSKARA ELKARTEA
  • ITSAS GELA - AULA DEL MAR
  • ASOCIACIÓN HERPETOLÓGICA ESPAÑOLA
  • CLUB DEPORTIVO IRUTXULO SUB
  • KANTAURI GARBIA ITSAS INGURUMEN ZAINTZA ELKARTEA

FELIX UGARTE ELKARTEA: aizpitArte proiektua

2016ko deialdian lortutako dirulaguntzari esker, eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin, Felix Ugarte Elkarteak  aizpitArte erakusketa antolatu zuen, Errenteriako Xenpelar aretoan. Erakusketa honetan indusketa arkeologiko ezberdinetan aurkitutako eta lehenago erakutsi ez den materiala egon da ikusgai. Aldi berean, Felix Ugarte Elkarteak urteetako lanetan saguzarrei buruz jasotako informazioa ere ezagutzeko aukera izan da.

Erakusketarekin batera hitzaldiak eta bisita gidatuak antolatuko dira erakusketan.

Ikusi bideoa