Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Udalei zuzendutako laguntza

Departamentuak Tokiko Agenda 21eko ekintza planak garatzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta tokiko eta eskualdeko merkataritza elkarteei ematen dizkien diru laguntzen azken deialdietan, lehentasuna izan dute, besteak beste, tokiko eta eskualdeko inguruak eta habitatak lehengoratzeko jarduketek, eta horien barruan eremu degradatuen ingurumena eta paisaia lehengoratzekoek, habitat naturalen kontserbazio egoera hobetzeko jarduketek, espezie exotiko inbaditzaileak erauzteko jarduketek eta tokiko eta eskualdeko biodibertsitateari buruzko azterketek.

2016ko deialdian diruz lagunduko diren ingurumena lehengoratzeko jarduketak hauek izango dira:

  • Tokiko iraunkortasun planetan aurreikusitako eremu degradatuak lehengoratzeko eta hobetzeko ekintzak bur tzea
    • Betelan antropikoak, erauzketa jarduerak, isilpeko isuriak edo higadurak direla-eta degradatutako, eremuetako ingurumena eta pasaia lehengoratzea
    • Konektibitate ekologikoa, tokiko eta eskualdeko korridore ekologikoak diseinatzea eta hobetzea, azpiegiturak iragazkortzea, eremu urbanizatuak edo bestelako oztopo ekologikoak
    • Paisaia babestea, kudeatzea eta antol tzea, barne hartuta paisaiako ekintza planak prestatzea eta paisaiaren integrazioari buruzko azterlanak

Informazio gehiago hemen